EPPKren agiria: Ongi etorri Euskal Herrira, emakume martxa!

Brasilen abiatu eta Burkina Fason amaiera izango duen Emakumeon Martxa badator Euskal Herrira. Ongi etorri, izan ere, euskal emakume preso politikoon izenean. Ongi etorri, euskal preso politikoon Kolektibo osoa- ren izenean. Gure agurrik beroena euskal erreleboari, euskal erreleboan parte hartzera zoazten emakume guztiei.

Agur eta ohore munduan barrena zapalduak izan eta borrokari eusten dioten emakumeei, hau da, emakume borrokalariei. Askapen borroketan ere emakumeok toki propioa baitugu. Bestela, ez gaitu inortxok ere askatuko. Alta, geure burua askatuz, gure herri eta gizarteen askapen bidean urrats erabakigarria egingo du- gu. Zutik, emakumeok!

Herri bezala hanka azpian hartzen gaituzten estatu ukatzaileen aurka egiten dugu borroka, eta horregatik gaituzte espetxeratu. Estatuok ezarri eta gurea ez den eredu politiko-soziala eraldatu nahi dugulako egiten dugu borroka. Herri, nazio eta gizarte berri bat eraiki nahi dugulako, alegia. Askea, gizon-emakume askez osatua, justizia sozialean errotua eta sexuen arteko harreman parekideetan oinarrituta. Halako Euskal Herria nahi dugu eta, euskal emakume preso politikook eusten diogu gure borroka-tokiari, bai eta askapen prozesuan ere.

Sistema liberalak eta patriarkalak kate motzean lotzen gaitu guztiok. Are motzagoan, ordea, emakumeok. Gure osasun eta integritate eskubideak, eskubide politiko eta zibilak, ekonomikoak, erreproduktiboak, sexualak…, horiek guztiak ditugu urraturik. Eta horretaz jabetu beharra daukagu, egoerari aurre egingo badiogu. Eskubideon urra- ketaz jabetu eta geure indarrari bidea eman behar diogu, aktibatu, behar bezalako tresnak eskuartean harturik.

Kigaliko topaketa gogoan, Euskal Herriko Emakumeon Eskubideen Karta ezinbestekoa da, beraz. Berau izango baita gure eskubideen aldeko borrokan erreferente nagusia. Hortaz, gure Kolektiboak begi onez ikusten du Euskal Plataformaren dinamika. Eta ohar honen bidez, Euskal Herriko Emakumeon Eskubideen Karta osatze aldera ekarpen propioa bideratzeko konpromisoa hartzen dugu euskal emakume preso politikook.

Batetik, euskal gatazka eta guk jasaten dugun espetxe egoera izango dira gure ekarpenaren ardatzetakoak. Bestetik, emakume orok urraturik ditugun eskubide guztiak. Horren kariaz deialdia egiten diogu euskal emakume orori eskubideen Karta osatzen parte hartzeko, benetan herrikoia eta emakumekoia izan dadin. Deialdia, halaber, euskal erreleboa indar dezagun, egun hauetako ekimenetan parte hartuz. Eta deialdia, azkenik, borrokakide ditugun gizon guztiei ikus- pegi feminista askapen prozesuan txertatzeko, ardura eta adorez. Hala izan bedi! –

Euskal Herria, 2005 maiatzea

Advertisements
  1. Utzi iruzkina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com
%d bloggers like this: