EPPKren agiria: Zabaleta, pertsona non grata

Prentsa adierazpen honen bitartez Euskal Preso Politikoen Kolektiboak Euskal Herriari jakinarazten dio: Patxi Zabaleta, Aralar alderdiko kide eta eleduna, «Persona non grata» izendatzen duela.

Patxi Zabaletak, etsaiaren estilo liburuko jukutria zikin eta doilor berdinak erabiliz, Ezker Abertzaleari min egiteko asmotan Puertoko espetxean bahiturik dauden sei euskal preso politikok idatziriko gutun pribatua filtratu zuen Nafarroako egunkari batera. Honela onartu du harro azken hilabeteotan. Kolektiboaren lepotik joko zikina eta politikakeria egitea da hori, eta oso urrun dago berak ahoa bete lerde hainbeste errepikatzen duen «politikagintza» eta «herrigintzatik».

Eginikoa larritzat jotzen dugulako, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak Patxi Zabaleta «Persona non grata» izendatu du eta berarekiko edozein harreman edukitzeari uko egiten diogu. Bide batez oharpen argia egin nahi diegu gurekin, edo gure egoeraren baldintzekin, jolastu edota soldata irabazi nahi duten politikari profesional eta kazetari-polizialei. Ez dugu horrelakorik onartuko. –

Euskal Herrian, 2005eko maiatzean

Advertisements
  1. #1 by etengabe on 2005/06/04 - 07:59

    Presoen ‘kolektiboari’ erantzuna

    Patxi Zabaleta

    Aralarreko Koordinatzailea

    Euskal Preso Politikoen Kolektiboa deitzen den erakundeak persona non grata izendatzeak eta batez ere niri zuzendutako gutuna prentsara filtratu izanak, eta bertan azaltzen diren irainek eta probokazioek publikoki erantzutera behartzen naute. Duintasun pertsonalak eta erantzukizun politikoak naramate urrats hau ematera, baina baita Kolektibo horrek ordezkatuta sentitzen ez diren presoekiko eta beste biktima batzuekiko elkartasunak ere.

    Preso dauden sei pertsonak idatzitako agiri politikoa filtratu izana egotzi didate. Ez dut behin ere horrelakorik ez onartu ezta ukatu ere. Orain ere ez dut egingo.

    Persona non grata
    izendatzen nauen agiria gero jakin dut horren berri eskura eman zidaten, helbiderik eta bidaltzailerik gabe zetorren. Agiria zekarren gutunazala ez zabaltzea erabaki nuen badaezpada. Itxita eduki nuen denbora batez, gertatu dena gertatzea espero nuelako: alegia, prentsatik izango nuela edukiaren berri. Ez Gara-k eta ez Berriak, filtrazio horren berri eman zuten bi hedabideek, ez zidaten aldez aurretik kazetaritzan ohikoa den adeitasunezko abisurik eman. Gutunazala gaur bertan ireki dut, notarioaren aurrean eta frogatzeko moduan. Beraz, kasu honetan filtrazio bat egon da eta filtrazio horren arduraduna, niri beste filtrazio bat egin izana egozten didan kolektibo bera da. Beraiek filtratu dute, berez pertsonala izan behar zuen agiria.

    Arbuiatu egiten ditut agiri horretan egiten zaizkidan irain eta deskalifikazio guztiak. Ni isilarazteko eta haien ustez «mezularia» dena izutzeko ahalegina salatzen dut.

    Hedabideek joan den urtean argituratu zuten sei presoen gutunaren edukia oso garrantzitsua dela uste dut, eta horrexegatik izan zuen oihartzuna: idatzizko agiria eta garrantzi handikoa zelako.

    Ez dago gogorarazi beharrik presoek, pertsonak direnez, aintzatespena merezi dutela. Dagozkien eskubide guztiekin. Pertsonak direnez, pentsatu egiten dute eta beren iritzi politikoak dituzte. Iritzi politiko horiek berenak dira, euretako bakoitzarenak. Hortik eratortzen da iritzi ezberdinak ere badituztela. Beren iritziak hor daude eta errespetua merezi dute, errespetua euren desberdintasunetan, badituzten eta benetakoak diren desberdintasunetan, alegia.

    Presoen kolektiboak politikoki jokatu du auzi honetan. Jokabide politiko horrek dakar presoen arteko desberdintasun politiko pertsonalak ezabatzea eta, beraz, ez da haien duintasun pertsonala errespetatzen. Gauza bera gertatzen da egoeraren aprobetxamendu politikoa egiten duten beste kolektibo ezagun batzuekin ere.Preso politiko guztiek errespetu bera merezi dute, kolektiboko partaide izan nahiz ez izan. Eta kolektibo bateko kide ez izatea guztiok dugun eskubidea da. Anoetako adierazpenak berak ETA erakundeari arlo tekniko bat gordetzen badio negoziazio prozesuan, ezin daiteke demokratikoki onartu presoen kolektiboak presoen eta gizartearen eztabaidan eragitea, hura oztopatu eta gaiztotu gura izatea.Amaitzeko, eskerrak ematea besterik ez zait geratzen elkartasuna eta animoa adierazi didaten herritar guztiei.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com
%d bloggers like this: