Lunaren goiztiri


Liburuaren azala

ataramiñe, euskal errepresaliatu politikoen literatura kuadernoak Juan Luis Mugertza berangotarraren “Lunaren goiztiri” idazlana aurkeztuko du larunbatean, uztailak 9, Zornotzan, Jose Mari Sagardui “Gatza” euskal preso politikoari egingo zaion omenaldi ekitaldien barruan.

Izan ere, “Lunaren goiztiri” Jose Mari Sagardui presoaren inguruan idatzitako lana da, bere andreak eta alabak beste preso batzuen senitartekoekin autoz Jaen II espetxera egiten duen bidaia ardatz hartuta.

Jose Mari Sagarduik bihar, uztailak 8, 25 urte egingo ditu espetxean, eta amnistiaren aldeko mugimenduaren omenaldia jasoko du larunbatean bere jaioterrian.

Hauxe duzue liburuaren hitzaurrean ataramiñek egindako oharra:

HAU EZ DA IPUIN BAT

“Lunaren Goiztiri” ez da giltzape edo sasian idatzitako lana. Gure planteamendua espetxe, sasi eta erbesteko literatura argitara ematea bada ere, bidea oraingoan alderantzizkoa izan da: herritik gartzelara doan bidetik etorri da gure eskuetara, zure eskuetara.

Juan Luis Mugertzak Jaen II espetxera egindako bidaiaren lekukotasuna utzi nahi izan digu, bizi izandakoa kontatu beharra ikusi zuelako, eta horrela argitaratu dugu, etorri den bezala, Gatzak espetxean 25 urte egitera doanean argitaratu ere.

Espetxeko literaturan fikzioa eta errealitatea nahasten dira normalean. Azken batean, literaturak errealitatea bideratzen du, bidea irudiz marraztu eta bertatik eramaten du irakurlea.

Kasu honetan pertsonaia guztien izenak benetakoak dira. Errealitatea fikzioaren gainean idatzi da, eta tragedia modura aurkez zitekeena ipuin harrigarri bilakatu da Goiztiri, Kontxa, Gatza eta gainerako euskal preso politikoen eta euren senitarteko eta lagunen bizipenetan.

ataramiñen aldetik eskerrak eman nahi dizkiogu Juan Luis Mugertzari.Telefonoz deitu, hitzordua jarri eta lana ikusi orduko martxan jarri ginen, presoen senitarteko eta lagunen jardunaren erakusgarri hau Gatzaren omenaldira ekartzeko. Liburu txiki bat ibilbide handi batentzat.”

Bestela, gaur Joseba Sarrionandiak espetxetik ihes egin zuela 20 urte bete direla, Josebak “Lagun presoak” idatzi zuen poemaren aipu bat ere ekarri nahi dugu gogora, Jose Mari Sagardui aipatzen duena:

“Itziar / Jon / Josemari / euskal preso guzien sakrifizioa
eta duintasuna ikusten da
kristal bakoitzaren bestaldean, aberriaren astuna paparrean
papagorriek bezala daramatelarik”

Liburuaren fitxa:

Liburuaren izena: Lunaren goiztiri
egilea: Juan Luis Mugertza
azalaren irudia: Joseba Arregi Erostarbe
liburuaren neurriak: 15 x 10,5 cm
orrialdeak: 88
aurkibidea: Hau ez da ipuin bat – ataramiñe
Errepideko haurrak – Amaia Sarrionandia
Jose Mari Sagardui “Gatza” – Josean Etxebarria
Mendiaren itzala – Jose Mari Sagardui Moja
Lunaren Goitiri – Juan Luis Mugertza Unanue

– Jose Mari Sagardui Moja “Gatza” (1958.05.04) Zornotzan atxilotu zuten 1980ko uztailaren 8an, eta harrez gero Espainiako espetxe ugari ezagutu ditu: Carabanchel, Soria, Puerto I, Herrera de la Mancha, Alcala Meco, Hospital Penitenciario Carabanchel, Herrera de la Mancha, Sevilla II,Mallorca, Sevilla I, Granada, Hospital Penitenciario Carabanchel, Sevilla II, Puerto II, Jaen II, Langraitz eta Jaen II. Orain espetxe honetako isolamenduko moduluan dago.25 urte hauetan egindako ibilbide luzean, Concha ezagutu eta ume bat eduki dute: Goiztiri, bizitzan aurrera egiteko beren adore eta ilusioaren erakusgarri argiena. Bestela ere, ihesaldi saiakera batean harrapaturik (Granada 1993.03.06), espetxe zigorra luzatu zioten erredentzioak kenduz eta zigor gehiago erantziz.

– Juan Luis Mugertza Unanue, elgoibartarra jaiotzez; egun, Berangon bizi da. Euskal Filologian lizentziatua eta bigarren hezkuntzako irakasleda. Hauxe duzue argitaratutako bere laugarren lana Lehenengo aldiz; Aruma, urrezko oihanean, eta Astoari konfiturak liburuen ondoren.Lehenago euskara irakaslea izan zen eta Santurtziko AEKn aritu ostean, Bilbo Zaharra euskaltegian urte batzuk eman zituen. Txorizale amorratua izateaz gain, munduko bazterrak ezagutzea ditu gogoko ahal duen guztietan.

– Joseba Arregi Erostarbe, oinatiarra, euskal preso politikoa. Gaur egun Jaen II espetxean dago, Jose Mari Sagarduirekin batera.

– Amaia Sarrionandia, zornotzarra, Etxerat elkartearen eledunetako bat izan da hainbat urtetan

– Josean Etxebarria, zornotzarra, Gatzaren laguna eta burkidea, espetxean 20 urte baino gehiago egin duena.

– Mendiaren itzala Jose Mari Sagarduiren poema bat da, Joseba Arregi Erostarberen “Kartzelako leihotik” liburuan argitaratu zuen

Liburua copyleft eran argitaratu da, ohar honekin:

© copyleft
Publikazio hau copyleft erakoa da. Beraz, bere
edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz
kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein
medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko,
ohar hau mantentzen eta jatorria aipatzen
den bitartean.

Advertisements
  1. Utzi iruzkina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com
%d bloggers like this: