EPPK: Agur eta ohore, Jose Angel

Jose Angel Altzugune, «Kotto», akabatu du espainiar espetxe politikak, disper- tsioak alegia. Berriki atxilotu eta espetxeratu zuten zigorraldi osoa betearazteko. Guardia Zibila erabili zuten horretarako, neurrigabeko presioa eraginez. Espetxeratu berritan, Soriakora aldatu eta gure presokideak behar zuen tratamendua emateari utzi zioten. Ondorioa: heriotza!

Doakiola Jose Angelen sendiari gure doluminik sentitue-na. Une latz hauetan, euskal preso politiko guztiok nahi dugu zuen ondoan izan, gure maitasun eta berotasuna helaraziz, hitzez zein ekintzez. Eta halaxe iragarri-ko dugu ondorengo egunotan espetxe guztietan.

Samindura eta amorru bizia beste-rik ez dugu sentitu, gure kide eta lagun maite bat galtzen dugun bakoitzean egiten dugun bezala. Samindura eta amorrua, kasu gehientsuenetan ekidin daitezkeen gertakizun mingarriak direlako. Zenbaitetan ere iragar daitezkeelako. Izan ere, horrelako gehiagorik gerta ez dadin bidea bakarra eta jakina baita: euskal presook Euskal Herriratzea, gure estatus politikoa indarrean jarriz, gure eskubide guzti-guztiak errespetatuz.

Jose Angel, eta hura bezala beste hemezortzi euskal preso politiko, erail duen dispertsioa, alabaina, ez da jaberik gabeko morroia, proiektu politiko konkretu bati atxiki zaion espetxe politika baizik. Espetxe administraziotik harago, Euskal Herriari izateko eta erabakitzeko eskubidea ukatzen diotenen artean bilatu behar ditugu Jose Angelen heriotzaren erantzuleak.

Bakea hitzetik hortzera ibili bitartean, gure herriaren eskubideen ukazioan, gerra estrategian eta espetxe politika kriminalean ezarrita azaltzen direnen artean ez beste inon bilatu behar ditugu erantzuleok. Gure herria zatitzen duten autonomiazaleen artean eta autonomia berriztatu nahian dabiltzanen artean ere bai.

Horiek guztiek har- tu izan dute dispertsioa aintzat noiz edo noiz, etekin politiko bat lortuko zutela- koan. Horiei guztiei adierazten diegu, beraz, ez dugula amo-rerik emango gure herriaren aldeko askapen-borrokan. Heriotzaz ordaintzea- gatik ere, Euskal herriaren aldeko lan eta borrokari eutsiko diogu.

Kari horretara, ozen aldarrikatzen dugu prest gaudela orain arte bezalako ahaleginak egiten segitzeko, gure herriaren aitortza eta erabakitzeko eskubidea oinarritzat jotzen duten guztiekin elkarlanean. Hortaz, euskal preso politikook Euskal Herrira ekarri eta gure estatus politikoa indarrean jarri beharra dago, baldin eta gure ekarpenik emankorrena izango bada.

Alta, ozen ere diogu ez dugula lagunduko inongo aben- tura autonomiko zahar-berririk. Ez diegu indarrik batere emango herri bezala estatu arrotzen menpe hartu nahi gaituzten proiektu politi-koei. Epetxeetan ere gure borroka tokiari eutsiko diogu, eta nork bereari eutsi diezaiola deialdia egiten dugu, harik eta Euskal Herria bere buruaren jabe ez den artean. Jose Angel eta gainerako presokide hildako guztiei egingo diegun omenaldirik hobe- rena garaipena izango baita.

Agur eta ohore, Jose Angel! –

Euskal Herrian, 2005eko azaroan

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

Advertisements
  1. Utzi iruzkina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com
%d bloggers like this: