Igor Angulo hil digute

Askatasunak baieztatzen du Igor Angulo Santurtziko preso politikoaren hilketa Cuencako espetxean.

Igor Angulo 1973an jaio zen eta 1996an Iruñean Guardia Zibilak atxilotu zuenean inkomunikazio garaian bortizki torturatu zuten, ondorioz ospitalera eraman behar izan zutelarik. Ondoren espetxeratua izan zen.

Espetxeratu zutenetik hainbat espetxeetan sakabanaturik izan dute: CARABANCHEL (1996/12/01), SOTO DEL REAL (1996/12/26), CURTIS (1999/10/06), ARANJUEZ (2000/02/05), CUENCA (2001/03/30). Izan duten azken espetxean, Cuencan, bakarrik izan dute.

Askatasunatik gure doluminak eta elkartasuna adierazi behar dizkiogu une gogor hauetan Igor Angulo euskal preso politikoaren senide eta lagunei.

Askatasunatik Igor Angulo euskal preso politikoaren heriotza gogor salatzen dugu eta argi eta garbi esan ere Igorren heriotza hilketa bat izan dela, horretarako diseinatutako politikaren urratsak eman dituztelako. Eta hilketa honen erantzule zuzena PSOE dela: Zapateroren gobernua.

Gatazka politiko baten existentzia onartzen ari da, irtenbidea behar dela esaten ari da, bake prozesua gora eta behera dabil denen esanetan… Eta hori guztia entzuten dugunean, eta beste Euskal Preso Politiko baten gorpua mahai gainean jarri digutenean gure galdera sinplea da: Gatazka konpondu nahi badute zergatik mantentzen dute politika kriminal hau? Preso politikoen artean 21 hildako, 16 senideen artean, eragin dituen politika. Azkenengo bi urtetan 11 euskal herritar hil dira, hauen eragile nagusia kartzela politika delarik. Kontraesankorra, inkonpatiblea da egoera hau gatazka politikoa konponbidean jartzeko benetako borondatearekin: alde bati desager dadin exijitu, une berean, sufrimendua eraginez, hildakoak mahai gainean jarriz. Horrela ez da posible eta Zapaterok jakin beharko luke. Gerra estrategiak, zapalkuntzak orohar eta kartzela politikak bereziki, bere horretan jarraitzen du. Bertan behera gera dadila exijitzen dugu. Kartzela politika gatazkaren konponbidearen norabidean jar dezatela exijitzen diegu gobernuei. Guztion ardura da halako gehiagorik ez gertatzea; eragile politiko-sozialei indar guztia jar dezaten deia egiten diegu Askatasunatik. Bereziki, urte luzeetan politika hau sustengatu dutenei, sakabanaketa politikan jarritako indarra eta izandako inplikazioa adina jar dezatela politika honen desaktibazioan. Ez erantzukizuna zuritzeko, herri honek nahi eta behar duen konponbidean laguntzeko baizik.

Igorren heriotzak agerian utzi du berriro ere Espainiak eta Frantziak ze helbururekin duten indarrean sakabanaketa politika. Ez dira hiru hilabete pasa Jose Angel Altzuguren « Kotto » erahil zigutenetik. Estatu terrorismoa, estatu hilketa da ondokoa, preso politikoak suntsitu asmoz, heriotza eta samina eragiten duten, presoak nahiz senide eta lagunak hiltzen, zauritzen, jipoitzen, gutxieneko bizi baldintzak lortzeko egarri eta gose grebak eginarazten dituzten bi estatuen terrorismoa da ondokoa, egunkari nahiz alderdi politiko eta instituzioek behin eta berriz isilarazten duten estatuen biolentzia. Kalkulatutako politika da sakabanaketa. Bi estatuek kalkulatutako heriotza da beraz Igor Angulorena.

Behin betirako amaitu behar dugu sakabanaketa politikarekin, estatus politikoarekin euskal presoak Euskal Herriratu egin behar ditugu behingoz eta, horretarako, konpromisoak behar ditugu, hitzetatik haratago, ekintzetara doazen konpromisoak. Estatuek argi eta garbi azaldu dute sakabanaketa politikarekin jarraitu asmo dutela, euskal preso politikoak hiltzen jarraitu asmo dutela. Norbaitek uste ahal du herri honetara konponbidea iritsiko denik preso dituzten euskal herritarrak hiltzen ari diren bitartean ?
Konpromisoak behar ditugu, hitzezko nahiz ekintzazko konpromisoak behingoz sakabanaketarekin amaitu eta, euskal preso politikoekin batera, gatazkaren konponbiderantz pausoak eman ditzagun.

Askatasunatik datozen orduetan deituko ditugun mobilizazioetan parte hartzeko deialdia luzatzen diogu euskal jendarteari.

Advertisements
  1. Utzi iruzkina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com
%d bloggers like this: