33/01: Torturak nola funtzionatzen duen argi gelditu da entzutegi nazionaleko gaurko saioan

Jorge Olaiz, Susana Atxaerandi eta Ibon Aranalde euskal herritarrek deklaratu dute atxilotuak izan zirenean torturapean egin zituzten deklarazio batzuen harira. Saioa amaituta bihar jarraituko du epaiketak.

Tortura testigantza: Ibon Aranalde

Tortura testigantza: Susana Atxaerandio

Tortura testigantza: Jorge Olaitz

Saioaren nondik norakoak:

Gaurko saioan fiskalaren deitu dituen lekukoen deklaratu dute, Jorge Olaiz, Susana Atxaerandio eta Ibon Aranaldek alde batetik eta 2 Guardia Zibilek beste aldetik.

Hiru euskal herritarrek berretsi egin dute torturatuak izan zirela guardia zibilaren eskuetan egon ziren denboran. Bereziki azpimarragarria izan da Susanaren testigantza, jazarpen sexualak, elektrodoak eta boltsa jasan zituela satu du besteak beste. Adierazi dute deklarazioa guardia zibilak prestatu zuela eta beraiek torturapean esan zutela guardia zibilek agindutako.

Fiskalak galdetu die besteak beste ea forentseari salatu zizkioten torturak, eta salaketak aurrera egin zuen e.a.

Guardia Zibilek bionboaren atzetik adierazi dute atxilotuen deklarazioa presiorik gabea izan zela eta mediku forentseak ere ikusi zituela.

Argigarria izan da momentu batean guardia zibiletako batek esan duenean “prestaketa bapatekoa izan zen”, “deklarazioa bapateko izan zen” esan beharrean. Saioa amaitu duenean epaileak aukera eman dio egin duen “akatsa” zuzentzeko.

Askatasunaren irakurketa:

Aurrez ehundaka aldiz gertatu izan den, gaur ere Madrilgo entzutegi nazionalean tortura salaketek ezaugarritu dute epaiketako saioa.

Torturak espainiar estatuan nola funtzionatzen duen argi gelditu da beste behin ere. Euskal Herritarrak atxilotzen dituztenean inkomunikazioa ezarri eta inkomunikazioak eskaintzen duen inpunitatean torturatzen dituzte. Tortura hauen bidez autoinkulpazioak edo beste pertsonen inkulpazioak lortzen dituzte. Autoinkulpazio hauek froga bezala erabiltzen dituzte entzutegi nazionaleko epaiketetan. Froga hauen erabilpenak ekartzen du jendea zigortzea, espetxeratzea eta sakabanatzea.

Guardia Zibil batek esan du epailearen aurrean deklarazioen prestaketa bat bateko izan zela. Gezurrak esatera joan dira baina hori ere gaizki egin dute, aurrez argi zegoena oraindik gehiago argituz. Eta noski, epaileak berak eman dio zuzentzeko aukera, torturaren gaineko ardura Guardia Zibilarena bakarrik ez dela argi geldituz.

Bestalde, normala iruditzen zaigu Guardia zibilak bionboaren atzean deklaratzea, torturatzen duenak asko du ezkutatzeko.

> gara.net: Palacios ayuda a un guardia civil a corregir su declaración
> berria.info: Deklarazioak torturapean egin izana salatu dute hiru lekukok
> apurtu.org: 33/01: LOS IMPUTADOS NAVARROS DESMONTAN EL “MONTAJE POLICIAL” CONTRA JOSU BEAUMONT Y GESTORAS PRO AMNISTÍA

Advertisements
  1. Utzi iruzkina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com
%d bloggers like this: