33/01: 20 minutuko saioan Guardia Zibilek deklaratu dute lekuko bezala, Euskal Herrian edonork dakiena esateko

Amnistiaren aldeko batzordeak eta Askatasuna egituratuak egon direla, dirua herritarren elkartasunetik ateratzen dela… hauek izan dira gaurko saioko ondorio nagusiak.

20 minutu iraun duen saioan fiskalaren lekuko bezala joan diren 4 Guardia Zibilek deklaratu dute. Susana eta Ibon atxilotu zituztenean instruktore bezala ari zirenak izan dira bionboaren atzetik galderei erantzuten aritu direnak.

Besteak beste Askatasunak eta Amnistiaren Aldeko batzordeek egitura bat dutela azaldu dute, nazionala, herrialdeko eta herrietakoa. Honetaz gain dirua txosnetatik edo boletoak salduz ateratzen dutela gehitu dute.

Askatasunaren irakurketa:

Auzi hau norainoko zirkoa den argi gelditu gaur berriro ere. Nork ez daki Euskal Herrian errepresioaren ondorioei aurre egiteko dirua herritarren elkartasunetik ateratzen duela Amnistiaren Aldeko Mugimenduak? Hainbeste jende mugitzen duen zein erakundek ez dauka egitura bat?

Argi gelditu da auziperatuek lehen egunean adierazi zuten bezala epaiketa honetan ez dagoela inolako zirrikiturik defentsa juridikoa egiteko. Epaiketa guztiz politikoa da, eta gaurko epaiketan adibidez argi gelditu da besteak beste elkartasuna dela epaitu nahi dutena.

> gara.net: La Guardia Civil presenta actividades públicas como prueba en el juicio
> berria.info: Guardia zibilek diote AAMren diru iturria zozketak eta txosnak direla

Advertisements
  1. Utzi iruzkina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com
%d bloggers like this: