33/01: 13 ertzainek deklaratu dute AAM-aren aurkako epaiketan fiskalaren lekuko bezala

AAMren jarduera kale erasoekin lotzen saiatu dira eman dituzten azalpenetan. Bilbotik egin dute deklarazioa bideokonferentziaz.

Informazioa:

13 ertzainek deklaratu dute bideokonferentziaz entzutegi nazionalean burutzen ari den epaiketan.

Ertzainak hainbat epaitegik jasan izan dituzten erasoen inguruan aritu dira eta eraso hauek AAMren jardunarekin nolabaiteko lotura dutela ulertarazi dute.

Adibidez Eibarko epaitegia erasotu baino 4 egun lehenago bertan presoen aldeko pankarta bat itsatsia zegoela adierazi dute. Oiartzunen ere antzeko kasua eman zela azaldu dute.

Durangoko epaitegiaren aurkako erasoko atestatua egin zuten ertzainek lekuko babestu bezala deklaratzeko eskatu du, AAM ETA-ren inguruko dela argudiatuz.

Salaketa:

Azken urteetan ugariak izan dira ertzaintzak erasotu dituen presoen aldeko ekimenak. PNV-k berak parte hartu zuen sakabanaketaren sorreran.

Zentzu honetan, epaiketa honetan erakutsi duten jarrera azken urteetan egin dutenaren ispilua dela argi gelditu da. Errepresioaren salaketa eta presoekiko elkartasuna ezabatu nahi dute, eta PNV prest dago helburu honi bere ekarpena egiteko.

Errepresioan PNV-k erantzun argiak ditu, ertzaintzak dituen tortura salaketak kasu, eta zentzu honetan logikoa ikusten dugu beraiek ere AAM paretik kendu nahi izatea.

> gara.net: La Ertzaintza se suma, con pruebas confusas y equívocas, a la “criminalización” del movimiento pro amnistía / La denuncia llega al PNV mientras la Ertzaintza hace de estrella invitada en Madrid
> berria.info: Ertzainek iradoki dute zenbait erasok AAMrekin lotura dutela

Advertisements
  1. Utzi iruzkina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com
%d bloggers like this: