33/01: Errepresioaren testigantza zuzenak entzun dira gaur ere entzutegi nazionalean


Andoni Txasko (Gasteiz)

6 euskal herritarrek beraien testigantza eman dute epailearen aurrean, milaka euskal herritarrek bizi duten egoera dela hau argi geldituz.

Gaur auzian 6 lekukoek deklaratu dute eta beraien testigantzak eman dituzte.

Hauek izan dira entzudako esaldi azpimarragarriak:

Carmen Mañas

1997an bi seme atxilotu zizkidaten eta inkomunikatuak egon ziren. Inkomunikazioa altxa zietenean kontatu zizkidaten komisarian jasandako tortura eta bejazioak.

2004ko Martxoan Angel Berrueta nere senarra hil zuen polizia nazional batek. Han gertatu zena estatu terrorismoa izan zen, tartean arrazoi politikoak zeuden.

Andoni Txasko

Franco hil ondoren haustura bat espero zen eta benetako demokrazioa iritsiko zela. Horrelakorik ez zen gertatu eta errepresioak bere horretan iraun zuenez AAM moduko antolakundeak existitzen jarraitu zuten.

M3ko gertaerak oraindik erantzunkizunak argitu gabe jarraitzen dute.

Concepción Luna

Nere senarra europako Nelson Mandela kontsideratua dago, espetxean urte gehien daraman preso politikoa delako.

Espetxean daramatzan ia 28 urteetatik 13 etenik gabeko isolamendu egoeran aurkitzen da, bere eskubide guztiak suspenditurik ditu.

Belen Aguilar

Nere senarra BVEk hil zuen (Justo Elizaran). Erailketa horren ondoren 4 pertsona atxilotu zituzten, urte eta erdi espetxean eman eta gero kalean daude.

Mattin Troitiño

Aitak 21 urte daramtza espetxean. Sakabanaketaren ondorioz inoiz ez da egon etxetik 500 kilometro baino hurbilago.

2006an kalean behar luke, entzutegi goreneko zigorra aplikatu diote eta 11 urtez gehitu diote bere zigorra.

Itsaso Idoiaga (Medikua)

Aplicación prolongada del aislamiento provoca casos de necesidad de asistencia psiquiatrica.

Hay casos en que el mal pronostico de los medicos de prisión han provocado la muerte de los presos, como es el caso de Esteban Esteban Nieto.

TATekin lana egiten duela adierazi du, herri honetan tortura existitzen dela errekonozitu dadin, eta praktika hori ez dadin gehiago eman.

> gara.net: Amnistiaren aldeko mugimendua ez badago, nork lagunduko digu?
> berria.net: AAMko kideek salaketak egiten lagundu dietela diote lekukoek

Advertisements
  1. Utzi iruzkina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com
%d bloggers like this: