33/01: Poliziaren teoria entzuten jarraitu dugu gaurko saioan

Epaiketaren gaurko saioan 19.242 eta 18.350 zenbakiko poliziek perito gisa deklaratu dute fiskalak egindako galderei erantzunez.

Polizia hauek, lehenengo saioan esan zutenez, 25 urte daramate “Euskadi eta Askatasuna” gaiaren inguruko informazio lanetan Espainiako poliziaren “Unidad Central de Informacion” taldean eta poliziaren adituak dira gai honetan. Izan ere, beraiek dira 18/98 inguruko txostenak eta tesiak garatu eta idatzi dituztenak, gero Garzonek hitzez hitz jaso eta sumarioak eraikitzeko erabili zituenak. 33/01 sumarioan ere beraiek idatzi dituzte akusazioaren txostenak eta beraiek agertzen dira orain “peritu” neutral gisa ere. Sumarioaren instrukzioko atestatu, jarraipen eta araketetan parte hartu dutela ere esan zuten atzoko saioan, baina horrek ez du arazorik sortu, nahiz eta perfil horrekin ikuspegi juridikotik “peritu” gisa jokatzerik ez daukaten, eta izatekotan lekuko gisa aurkeztu beharko lituzkete akusazioak, ezertan aurkeztekotan. Baina hemen, Espainiako Auzitegi Nazionalean, epaiketa politiko baten aurrean gaude, tribunal politiko baten baitan.

Atzoko saioan bezala gaur ere 19.242 agenteak erantzun ditu fiskalaren galderak; 18.350 agenteak, bere ondoan jesarrita, dossierrak bilatzen lagundu besterik ez du egin.

Adierazpenak modu argi eta zehatzean egiten ditu. Ezker abertzaleak erabiltzen dituen terminoak eta ikuspegietatik garatzen du diskurtsoa, horrela neutraltasun irudia ematen duelarik, baina gaurko saioan une askotan agerian gelditu da bere partzialtasuna, epaileak berak behin eta berriro esandakoak zehaztu eta kontradizioak zuzentzeko eskatu dioenean.

Fiskalaren galderei erantzunez, gaurko saioan, bere teoriak oinarritzen saiatu da: ETAk zuzenean AAB kudeatzen duela, ETA = Ekin = AAB dela, AABko arduraduna izateko Ekinekoa izan behar dela, ETA>AABk presoen kolektiboa kontrolatzen duela, AABren abokatuak horretan ari direla…

Argumentazioa, baina, zuloz beterik agertzen da: dokumentu baten egilea identifikatzeko esan du zalantzarik gabe Julen Larrinaga zela bera kaligrafoa izan ez arren testuaren idazkera haren antzekoa zelako; kale borrokaz akusatutako batek AABren arduradun bat inputatu zuela inkomunikazioan egindako deklarazioan kale borrokaren koordinadore modura, AABko kide hori gero epaitu eta absolbitu zutela esan gabe; ETA = Ekin = AAB teorian kontzeptuak behin eta berriro nahastu ditu, egiturak, helburuak, harremanak, kontrola, zuzendaritza, gutunak, iritziak… dokumentu nahas-borras batean; Euskaltzaindia eta Esait aipatu ditu ETAk nazio eraikuntzan kudeatutako erakundeen artean; Alde Hemendik dinamikan epaileak eta epaitegiak kanporatzea sartu ditu; ETAko kide bat beti ETAko kidea izaten jarraitzen duela, ez atxilotu, ez espetxe zigorra bukatuta, ez atzerrira alde eginda ez dela ETAko kide izateari uzten…

Ikustekoa izan da, adibide bat aipatzeko, “perituak” AABren Bilboko egoitzako ordenagailu batean dokumentu bat topatu zutela hasieran eta amaieran “Irakurri eta erre” esaera zuena. Bere arabera hori ETAren dokumentua zen, ETAk edota legez kanpo dagoen erakunde batek soilik jar dezakeelako holakorik testu batean, beraz, bere esanetan, horrek esan nahi zuela ETAko batek idatzi zuela testu hori ordenagailu horretan ETAri bidaltzeko Zutabe barne aldizkarian argitaratzeko. Epaileak hori argitzeko eskatu dio: ETAko kide batek AABren egoitzan testu bat idatzi eta gero ETAri bidali “Irakurri eta erre” ipinita aldizkari batean argitaratu dezan?? Perituak, orduan, ETAko kide legalak ere badirela “argitu” du.

Epaileak berak hainbat kasutan kontradikzioak zuzentzeko eskatu dio, esate baterako, ikuspegi orokorrean ETA = Ekin = AAB teoriaz AABko guztiak ETAkoak liratekeen galdetuta batzuk bakarrik erantzun du. Horren arabera, ETA = Ekin teoria onartuta orain epailea AABn diharduten Ekineko kideak zeintzuk diren identifikatu beharko lirateke, baina fiskalak-perituak badirudi akusazioak indibidualizatu beharrean nahiago dutela esatea AABren arduraduna izateko Ekinekoa izan behar duzula, akusatuak AABren arduradunak dira, batzuei gainera Ekineko dokumentazioa okupatu zaie, beraz… Dena dela, fiskalak beste 40 dokumentu aztertzea eskatu behar duela adierazi du saioa amaitu denean, eta asteleheneko saioan ikusiko dugu nondik jotzen duen.

Gaurko saioa eguerdiko 14:00etan amaitu da. Astelehenean, maiatzak 19, berriro 19.242 eta 18.350 poliziek deklaratuko dute peritu gisa, asteartean T.58856-D eta B-18270-H guardia zibilek deklaratuko dute peritu gisa, eta asteazkenean instrukzioan egindako telefono interbentzioak entzuten hasiko dira.

Maiatzaren 26 eta 27an telefono entzuketekin jarraituko da; maiatzaren 28an dokumentalak eta konklusioak hasiko dira, eta ekainaren 2, 3 eta 4an hauek jarraitu eta egun honetan amaituko da epaiketa.

> gara.net: Etxerat: «Nos están haciendo sufrir de la manera más cruel
> berria.info: Inkomunikazio aldia amaitzeko eskatu du NBEko kontalari bereziak

Advertisements
  1. Utzi iruzkina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com
%d bloggers like this: