33/01: Dokumentazioa irakurtzen hasi zen atzoko saioan

Atzoko saioan, behin perizialak amaituta, dokumentazioa irakurtzeari ekin zitzaion. Hasiera batean, telefono interbentzioetan egindako grabazioak ziren entzuteko atzo, baina arazo teknikoak direla eta aldatu egin da aurretik jarritako ordena. Horretara, egun hauetan dokumentuak irakurriko dira, gero grabazioak entzungo dira eta azkenik konklusioen ordua izango da. Dokumentu ugari irakurri behar direnez, aurretik finkatutako egutegia luzatu egingo da, eta ekainaren 4an amaitu beharrean hurrengo astean amaitzea aurreikusten da orain, ekainaren 11n alegia.

Orain arte fiskalak eskatutako dokumentu hauek irakurri dira: Leioan egindako amnistiaren aldeko aste baten balorazioa; agenda baten apunteak; Basauri, San Inazio eta Galdakaoko hiru zinegotziri Senideak eta AABek egindako gutunak; Iheslarien gaineko AABren txostena; Alde Hemendik kanpainaren gaineko AABren txostena; txosnetako hainbat kontu orri; Egoera politikoaren gaineko Ezker Abertzalearen 2001eko txostena; hainbat eragile politiko, sozial eta sindikalekin egindako interpelazioaren gaineko Santi Brouard taldearen txostena eta AABek hainbat pertsonaiekin egindako bilera baten aktak.

Egunak ez zuen gehiagorako eman. Inprobisazio irudia nagusitu zen giroan. Hainbat dokumentu itzuli gabe zeuden eta hurrengo saioetarako itzulita ekartzea eskatu zien tribunalak itzultzaileei, aldi bereko itzulpenean arazo ugari izan ostean. Dokumentu bera bi aldiz irakurtzeari ekin zitzaion, auzipetuek dokumentu bera zela esan arte…

Saioan izandako auzipetuen lagun batzuek aho zabalik jarraitu zuten saioa, dokumentu horiek inor ezertan kondenatzeko oinarriak izatea sinestezin egiten zitzaielarik.

Juridikoki ere epaiketa guztia txapuza ikaragarria besterik ez dela erakusten ari da. Benetan gaitz litzateke alde horretatik inor kondenatzea, baina epaitegi politiko batean egiten ari den epaiketa politikoa dela gogoan hartu behar dugu berriro ere.

Epaiketa 14:00etan amaitu zen eta astelehenean, maiatzak 26, jarraituko du.

> gara.net: La «película» de la que en el «estado de derecho» no quieren ni oír hablar para no tener que reconocer

Advertisements
  1. Utzi iruzkina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com
%d bloggers like this: