Espioitza politikoaren adibide berriak epaiketan

120 dei telefoniko baino gehiago entzun dira aste honetako 3 saioetan, denak pintxaturiko telefonoetatik grabatuak.

Hala ere, beraien frogatu nahi dituzten inolako loturarik ezin izan dute aurkitu dei telefoniko hauetan, denak izan baitira Amnistiaren Aldeko Mugimenduak egiten duen lan publikoaren islada argia.

Hauetako batzuk froga bezala aurkezteak erakusten du epaiketa honen fartsa eta zentzu juridikorik eza noraino iritsi den, besteak beste telefonikarekin linearen eta fakturen gainean izandako elkarrizketak sartu baitituzte.

Orain, epaiketak aste bateko etenaldia izango du, tribunalaren barne kontuengatik, eta ekainaren 16, 17, 18an konklusioak atera, fiskalak eskaerak egin eta egun horietan amaitzea espero da, egun bat edo beste luza daitekeen arren.

Askatasunaren salaketa:

Estatuek Euskal Herriaren aurka erabiltzen duten espioitza politikoaren adibide argiak izan dira aste honetako saioak. Pintxaturiko telefonoek eta grabaturiko elkarrizketek erakusten baitute euskal independentisten aurka neurri guztiak direla baliagarri.

  1. Utzi iruzkina

Utzi iruzkina

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com