33/01: Abokatu eta auzipetuen hitzen ostean epaia emateko gelditu da auzia

Gaurko saioaren hasieran defentsako abokatuek beraien informea aurkeztu dute, bertan epaiketan eraman duen bideari kritika zorrotza egin zaiolarik eta inolako frogarik aurkeztu ez den epaiketa politikoa izan dela salatuz.

Ondoren Julen Larrinaga, Maite Diaz de Heredia, Sabin Juaristi eta Juan Antonio Madariagak hartu dute hitza eta lehen egunean esandakoak berretsi dituzte. Are gehiago auzia nola joan den ikusita. Berauen esanetan dokumentalek ageria utzi dute Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren lana zein izan den urte hauetan zehar.

Madariagak sufrimenduaren inguruan hitz egin du eta argi utzi nahi izan du sufrimenduaren monopolioa ez duela estatuak. Hemen gatazka bat dagoela edierazi du, eta gatazka horretan dauden alde guztiek sufritzen dutela. Bere esanetan kontua ez da gehiago nork sufritzen duen neurtzea, sufrimenduarekin amaitzeko borondatea nork duen baino.

Auziperatuek azpimarratu dute jokoan ez dagoela 27 auziperatuen etorkizuna bakarrik, Amnistiaren Aldeko Mugimendua baita finean zigortu nahi dutena. Hala ere, argi esan nahi izan dute Amnistiaren Aldeko Mugimenduak lanean jarraituko duela herri honetara minimo demokratikoak ekarri arte. Euskal Herriaren hitza eta erabakia lortu eta Amnistiaren bidean lanean jarraituko duela alegia.

Asteleheneko saioan:

Atzoko saioan Askatasunaren eta Amnistiaren Aldeko Batzordeen aurkako kriminalizazio argia ikusi ahal izan genuen. ETA-ren eskeman lan egitea egotzi zitzaien:

Helburuak seinalatzea, kolektiboaren kontrola, kaptazioa, ihesean daudenak laguntzea, kale borrokari dagozkion gaiak koordinatzea e.a.

Banakako akusazio zehatzik ez dago, denei antzekoa egozten zaie: Ekineko kide izatea, ezker abertzaleko bilkuretan parte hartzea, helburuak seinalatzea e.a. Gaur AVT-k bere akusazioak egin ditu, bertan zeudenek adierazi dutenaren arabera akusazio benetan lotsagarri baten bidez.

Askatasuna eta Amnistiaren Aldeko Batzordeen ilegalizazioa eskatzen dute. Askatasunaren sorrerak ere ETA-ren irizpideei jarraitzen ziela adierazi dute, erakunde nazionalak sortzeari begira e.a.

Askatasunaren irakurketa:

Gogor salatu nahi dugu elkartasuna eta kritika politikoa zigortzeko saiakera berri hau. Amnistiaren Aldeko Mugimendua testigu deserosoa da estatuarentzat eta hori da aurretik kendu nahi dutena.

Baina bai epaiketan, bai kalean argi gelditu da errepresioak ez duela errepresioaren salaketa geldituko. Herri honetan jazartua denak beti izango du elkartasuna eta babesa. Gatazka politikoak ez dira espetxeekin konpontzen, pasa den astean Irlandarrek ondo azaldu zuten bezala. Zentzu honetan azken preso edo iheslari politikoa etxean eta eskubide guztien jabe izan arte lanean jarraituko dugula adierazten dugu.

> berria.info: AAM: «Traba egiterik nahi ez baduzue, utz iezaiozue eskubideak urratzeari»
> gara.net: La defensa denuncia «la pobreza» de las pruebas contra los imputados

Advertisements
  1. Utzi iruzkina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com
%d bloggers like this: