EPPK: Mikel Ibañez eta preso gaixoak kalera!

Estatu espainolaren eta frantsesaren politika zapaltzaileak atal berezia du espetxean. Estrategia errepresibo orokorraren baitan espetxean ere garatuz doa salbuespeneko neurrien aplikazioa. Sakabanaketa eta urrunketa oinarri, isolatze politiko eta sozial planifikatua aurrera daramate. Azken garaiotan nabarmen ikusi eta jasaten ari garen bezala, zeken ari dira, espetxealdi luzeei biziarteko zigorrak gehituz, zigor luzeak osoki betearaziz eta, ondorioz, kalera irtetear ziren kideen bahiketa gauzatuz. Anker, espetxean osasunak pot eginda egoera kaxkarrean diren kideak mugarik gabe sufriaraziz, auzitegi ustelen kondenei isilpeko heriotz zigorra aplikatuz. Temati segitzen dute, bortizkeria baliatuz etekin politikoak lortzeko helburuarekin, azken 30 urteotan ibilbide horrek sufrimendua besterik ekarri ez duenean.

Mikel Ibañez kidea Madrilgo ospitaletik Donostiakora eraman dute bere osasun egoera kaxkarra dela eta. Espetxealdi prebentiboa, salbuespeneko neurri izan ordez mugarik gabe darabilte, modu are eta larriagoan presoa gaixorik den kasuetan. EPPKk, espetxe egoera beti ukatu du, are espetxe politikaren neurri eta klasifikazio oro, euskal preso politikoei tratamendu berezia emanez erabilpen politiko hutserako bazka diren neurrian. Mikel Ibañezen mesedetan baino Kolektiboari kontraesanak eragin asmoz hartutako erabakia dela jakin arren, bere bizitza arriskuan dela barneratua eta hura lehenetsiz, EPPKk egoera berri honen aurrean Gobernu espainolak Mikeli aplikatu dion `espetxe arindua’ eta bere kondizioak onartzea erabaki du.

Horiek horrela, ozen salatzen dugu preso gaixoen gainean baliatzen duten presio eta xantaia miserablea. Mikelen askatasuna erabaki ordez, bere sufrikarioa denboran luzatuz, espetxe agindua mantentzea deliberatu dute, ertzainen zaintza zintzopean espetxeko ziega ospitalera eta etxera eramanez. Beharturik, beste inon ez baitu egoterik eta, modu esanguratsuan, espetxe politika noraino hel daitekeen ikusgarri ikusi nahi duenarentzat. Humanismoz aho bete diren politikari eta solaskide askok izango luke hemen zer mintzo eta zer egin.

Mikelen berehalako askatasuna da exijitzen duguna, EPPKko kide diren beste 12 preso gaixo larriena bezala. Guztioi besarkada beroa, animo eta aurrera!

Deialdia luzatu nahi diogu euskal gizarteari bidegabekeria hauen aurrean oldartu dadin, mobilizazio eta presioarekin bakarrik lortuko dugulako guztiak etxeratzea.

Euskal Presoak Euskal Herrira!

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

2008ko Ekaina

Advertisements
  1. Utzi iruzkina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com
%d bloggers like this: