EPPK: Gaixo larri direnak kalera!

“Sei hilabete pasa dira, EPPK-k azkenekoz gaixorik larri diren preso kideen egoera salatzera eman dugunetik. Mikel Ibañez elgoibartarraren egoera gogorra izan genuen mintzagai orduan. Berriki, Pello Sanchez Paristik eta Angel Figeroa Langraitz eta Marilo Gorostiaga Logroñotik etxeratu dira, azken biak ‘espetxe arindua’ aplikatuta, Ibañez bezala. Mikel Gil Cervera iruinsemearen egoerak astindu latza eman digu gertakarion artean. Ohar honen bidez gatoz berriz ere gure kide gaixoekiko krudelkeria irmoki salatu eta guztien berehalako askatasuna aldarrikatzera.

Izan ere, berez luze inposatzen duten espetxealdiari biziarteko zigorra gehitzeaz gain, gaixoekiko heriotza zigorra aplikatzen ari baitira. Egoera latz eta mingarriak ezagutu ditugu bahiturik dituzten kideokin. Espetxe politika zital honen arduradunek temati segitzen baitute, presoak suntsitu eta Kolektiboa zartatzeko ahaleginetan, iritzi publikoari begirako lorpen politiko hitsak gidaturik. Antzu, baina. Sufrimendua baliatzen dute, xantaia hutsa egiten, egurra eta gozokia erakusten. Beti antzu.

Urte luzeetako ukazioaren ondoren, gaixorik diren lau kide kaleratzeko urratsa egin dute. Askatasuna espetxe arinduarekin mozorrotu badute ere, emaitza da gaixo larri horiek etxean ditugula, osasun tratamendu egokia jaso eta duintasun minimoz bizitzeko egoera hobean. Zentzuzko urratsa izan beharko lukeenak gibelasmoak dituela ez dugu bistatik galduko. Kaleratzean ezarritako baldintza zorrotz salagarriak horren lekuko dira, etxean preso eta amore eman dezagun nahi dute eta. Gaixo larrientzat, ‘espetxe arindua’ onartu du Kolektiboak gure kideak aske eta bizirik nahi ditugulako.

Lorpena da guretzat, Kolektiboarena, herriarena. Azken oharrean egindako deialdia berretsiz, bidegabekeria hauen aurrean oldartzen jarrai dezagun! Ibañez, Gorostiaga eta Figeroa etxeratu ditugu, eta borroka, mobilizazio eta presioarekin etxeratuko ditugu beste guztiak, aske baldintzarik gabe!! Guztioi besarkada xamurra, animo eta aurrera!

Gaixo larri direnak kalera! Kondena betea dutenak kalera! Euskal Presoak Euskal Herrira!
».

Advertisements
  1. Utzi iruzkina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com
%d bloggers like this: