“Txikia” gogoratzen duen Algortako plazaren plakak kentzea agindu dute

ukberri.net

Algortan, hil zuten lekuan, Eustakio Mendizabal Benito “Txikia” gogoratzen duen plazaren errotuluak kentzea agindu zuen atzo Bilboko administrazioarekiko auzi-epaitegiaren 5. Aretoak. ETA erakundeko kidea, poeta eta euskaltzalea zena Francoren garaiko Espainiako Poliziak hainbat tiroz hil zuenetik ia 36 urte pasa dira. Izan ere, “Txikia”ren aurkako erabakia apirilaren 19an izango den 36. urteurrena baino hamaika egun lehenago hartu zuen Eva Saavedra epaileak. Agindua Getxoko Udalari eman zion epaitegiak, Udalbatzan 1980ko maiatzaren 17an onartutako plazaren izendapenaren errotuluak “behin behinean” eta “kautelazko neurri” gisa ken ditzan. Saavedraren arabera, errotuluak mantentzea “terrorismoaren biktimen duintasunaren aurkako iraina” litzateke. Era horretan baztertu du Getxoko Udalak jarritako alegazioa. Tokiko erakundea plakak kentzeko aurka paratu zen, Amnistiaren Legeak “Txikia”ren balizko delituak ezabatu zituelako, 30 urtetan inor ez delako aurka jarri eta auzokideei eta posta zerbitzuari arazoak eragingo dizkielako. Dignidad y Justicia elkarteak abiatutako auzia, baina, ez dago itxita oraindik, formalki bada ere. Izan ere, Udalak kautelazko neurriarekin kausaren mamia aurretik erabaki dela uste du. Dena den, tokiko erakundeak 15 lan egun ditu EAEko Auzitegi Gorenean errekurtsoa aurkezteko. Leioan, antzeko salaketa bat bertan behera gelditu zen.

1973ko apirilaren 19an, Eustakio Mendizabal Benito “Txikia” Algortan Jose Manuel Pagoaga “Peixoto” ETAko kidea ere zenarekin zeukan hitzordura trenez agertu zenean inguru guztiak zituen hartuta Poliziak eta, gainera, bere atzetik trenean ere bazetozen. Bi etakideak korrika hastean tiroka hasi ziren poliziak, dozena bat, eta Pagoaga ihes egiten lortu bazuen ere, Mendizabal larri zauritu zuten eta 20 minututan hil zen. Handik hona, historiaz, prentsaz eta literaturaz gain bi eratan gorde da Mendizabalen izena. Alde batetik, Telesforo Monzonek “Txikia zuen guda izena” idatzitako kantaren bidez eta, beste aldetik, 1980ko maiatzaren 17an Getxoko Udalbatzak poliziek Mendizabal hil zuten plaza Txikia plaza izendapen berria onartuz, EAJ eta HBko botoekin eta PSEren abstentzioarekin. Bestalde, iaz, Ipar Uribeko Bertsolari Txapelketan omenezko beste bertso bat (mp4) jaso zuen Eustakio Mendizabal zenak.

“Peixoto”k “Argia” astekariari azaldu zionez, “seietarako Algortako estazioan nengoen, trenaren zain. Irteten da Eustakio trenetik, heldu da niregana, betiko bere tabardo berdearekin, eta hiru bat metrora seinale bat egiten dit ahoarekin, hortzak hola jarrita. Eta atzetik gizon multzo bat ikusten dut, baina bi aurpegi ditut buruan, kristoren gizon tzarrak, hamarren bat. Parean jarri naiz eta Eustakiok: `Atzetik zetozek'”. Une batzuk geroago, “Eustakioren aurpegian heriotza zen, klabao, aho ingurua zuri-zuri”.

“Bat-batean”, jarraitzen du “Peixoto”k, “arnasa hartu zuen eta `korri egin behar diagu!’. Lasterka hasi eta besteak atzetik tiroka” argitu zuen Pagoagak: “aurrera gindoazela korrika, berrogeitamarren bat metro egingo genituen, eta nik eskailera batzuk ikusi nituen eskumatik, eta bidea mendi-ebaki baten ondotik zihoala. Nik eskailerak hartu nituen, igo abiada batean eta goian, kaxko batetik, behera begiratu eta ikusi nuen azken aldiz Eustakio, oso hurbil besteengandik, eta tiroka”. “Euskadi eta askatasuna” liburuan osatu zituzten Mendizabalen azken uneak: “Txikia errepidera iritsi da, Makalen Hiribidearen pare horretara. Auto batera doa. Aurreko eskuineko eserlekuan jartzea lortu duelarik, poliziak hurbildu zaizkio eta batek tiro egin dio gertutik. Hilzorian egon arren, eskuburdinak ipini eta Basurtoko ospitalera eraman dute. Hogei minutu egin zituen bizirik”.

>> elcorreodigital.com: Una juez ordena retirar la placa en honor a un etarra en Getxo ante la negativa del Ayuntamiento

Advertisements
  1. 2012. Txikiak bizirik dirau « ETENGABE

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com
%d bloggers like this: