Orkatz Gallastegiri egindako torturak aipagai izan dira NBE-aren Torturaren Aurkako Komisioan


argazkia: gara.net

Egun hauetan Nazio Batuetako Torturaren Aurkako Komitea Espainian egiten diren torturak aztertzen ari da Genevan. Behatokiako ordezkariek ere parte hartu dute bertan eta, besteren artean, tortura salaketak ez ikertzeak dituen ondorioetan sakontzeko, Orkatz Gallastegiren kasua izan zuen aipagai Iratxe Urizar, Behatokiako ordezkariak. Honek gogoratu zuen Auzitegi Gorenak ontzat hartu zuela torturapean hartutako adierazpenak froga nahikoa izateko zigorrezko epai bat oinarritzeko. Hala, Behatokiko abokatuak gaineratu zuen “honek koherentzia ematen dio tortura tresna eraginkorra bezala erabiltzen duen sistema honi, terrorismo kasuetan ikerketa eta auzi-bidea tresna horren bitartez aurrera eramateko” (irakurri behean Behatokiaren prentsa oharra).


Orkatz Gallastegi (Berango)

>> Orkatzi ezarritako espetxe zigorra eta jasan zituen torturen lekukotasuna
>> gara.net: El Comité contra la Tortura de la ONU debate sobre la actuación del Estado español
>> berria.info: Genevan inkomunikazioa «torturaren jatorri» dela salatu du Behatokiak

BEHATOKIAREN PRENTSA OHARRA

Nazio Batuetako Torturaren Aurkako Komiteak –CAT ingeleseko siglengatik –
42.garren sesioen aldia hasi du, Espainiar estatuko jarduera Torturaren Aurkako Konbentzioaren argira aztertzeko. GKEk, Herri Defendatzailea bezalako instituzioak eta Estatu espainolak berak ere lehenago aurkeztuak dituzte euren txostenak gertakari latz honen aurrean. Orain, lehenengo bi lan-sesioak ospatu dira –asteazken 4a eta asteazken 11a- eta bertan, hainbat giza eskubideen elkarteak hitza hartu dute euren kezkak eta salaketak Komitea osatzen duten adituekin konpartitzeko. AEDIDH, Torturaren Prebentziorako Koordinakundea, Amnesty International edo Juristen Nazioarteko Batzordea –CIJ elkarteez gain, Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiaren delegazio batek, Iratxe Urizar eta Julen Arzuagaz osatutakoa, ere parte hartu du.

Behatokiaren ordezkaria Julen Arzuagak hitza hartu du terrorismoaren aurkako borrokan giza eskubide batzuen etenaldia salatzeko. Bere esanetan “esparru honetan, gaur egun, munduko hainbat gobernuk giza eskubideen nagusitasuna gero eta gehiago onartzen ari direnean, Espainiar estatuak, aitzitik, mugiezintasunaren ikurra bihurtu dira”.

Inkomunikaziopeko atxiloketari buruz, Komitearen aurrean salatu du “beste behin ere erregimen horren inguruko eztabaida planteatzen denean, oraingo honetan Gasteizko Parlamentuan, espainiar alderdi nagusiek indarrak batzen dituzte nazioarteko erakundeen gomendio garrantzitsuena bete ez dadin”. Horrela, atxiloketa mota hau torturaren jatorri moduan kokatu zuen.

Behatokiko kideak gogora ekarri zuen baita ere espainiar delegazioaren txostenean egiten den aipu bat: atxilotuaren konfiantzazko abokatu eta medikuek ezin dute erregimen honetan bere lana gauzatu “erakunde armatuaren ingurukoak direlako” eta honek “lehenengo ikerketaren funtsezko momentu honetan” eragin negatiboa lukeelako. Torturaren prebentzioaren alde lan egiten duten profesional hauen kontrako kriminalizazio onartezina izateaz gain, Julen Arzuagak azpimarratu zuen inkomunikazioa “lehenengo ikerketa” bezala interpretatzean, “atxiloketa ez da aldez aurretiko ikerketa baten ondorioa, zientifikoa eta metodikoa dena eta froga nahikoak biltzen dituena, baizik eta inkomunikazioaren bitartez ikerketa hau ordeztuko da hain zuzen. Tratu txarrak eta tortura erabiliz lortuko dira froga horiek” gehitu zuen.

Iratxe Urizar, bere aldetik, Auzitegien jardunari egin zion erreferentzia, torturaren salaketak egoki ikertzeko ukatzen direlako eta baita ere inkomunikaziopean lortutako adierazpenak froga indarra emango dietelako auzi-bideetan. Zentzu horretan, abokatu honek honako salaketa hau luzatu zion Komiteari: “ikerketa judizial eraginkor baten ezean, atxilotua epaitzen duten autoritate judizialek giza eskubideei inolako bortxaketa ez dela jazo ondorioztatuko dute eta horrela, emandako adierazpenak bidezkoak izango dira”. Gai honetan sakonduz, gogora ekarri zuen Orkatz Gallastegiren kasua. Auzitegi Gorenak ontzat hartu zuen torturapean hartutako adierazpenak froga nahikoa izango direla zigorrezko epai bat oinarritzeko. Hala, Behatokiko abokatuak gaineratu zuen “honek koherentzia ematen dio tortura tresna eraginkorra bezala erabiltzen duen sistema honi, terrorismo kasuetan ikerketa eta auzi-bidea tresna horren bitartez aurrera eramateko”.

Espainiar estatuaren azterketarako Komiteko errelatoreak diren Grossman jaunak, txiletarra eta Gaye jaunak, Senegalekoa, kezka agertu dute egitate hauengatik. Zehazkiago, torturaren indultuaren gaiarekin. Zentzu horretan, gogorarazi zaie Komite honek erabaki-gomendio bat luzatu ziola Espainiar estatuari Kepa Urra jaunaren torturatzaileak barkatzen zitzaiela aztertzen zuena. Komite honek erabaki zuen honek erasotzen zuela Urraren erreparazio eskubidea eta eskatzen zion espainiar estatuari egoera hau konpontzean. Eskaera hau izan da guztiz baztertua.

Datozen egunotan Herri Defendatzailearen txanda izango da eta baita ere espainiar delegazioarena, oraindik ere bere osaketa ez bada publiko egin. Komitearen gomendioak datorren astearen bukaeran jakinaraziko zaizkigu.


PRENTSA OHARRA- Geneva, 2009ko azaroaren 13an

BUKATZEN DA ESPAINIAR AZTERKETA CAT-EN AURREAN

Espainiar delegazioa (Justizia, Barne Saileko eta Kanpo Arloko ministroek
osatua) eta CATeko adituen arteko eztabaida gaur bukatu da (bi sesiotan
eman da, lehenengoa atzo, hilak 12, eta bigarrena gaur bertan).

Delegazioak bere interbentzioaren nondik norakoak argiki markatzen zituen
sarreraren irakurketa egin zuen: torturaren ukazioa eta sistema
espainiarraren legitimazioa, atxiloketa inkomunikatua barne. Claudio
GROSSMAN ko-errelatoreak (Txile) galdeketa txanda, CPTko aholkuak,
Torturaren Aurkako Errelatoreak egindako txostenaren aholkuak, borroka
antiterroristaren baitan Giza Eskubideen Babeserako Errelatorea, Giza
Eskubideen Batzordea edo 2002ko sesioaren ondorengo CAT beraren aurreko
txostenak gogoraraziz. Besperan parte hartu zuen Nazioarteko Juristen
Batzordeak esan zuenari errepikatuz, “inkomunikazioa bera tortura mota bat
dela” adieraziz. Zentzu berean aritu zen Xuexin WANG (Txina),
inkomunikazioa “eremu grisa” dela esanez eta tratu txar bezala hartuz.

Zentzu honetan, ko-errelatore txiletarrak konfidantzazko abokatu edo
mediku bat hautatzearen aukera eza azpimarratu zuen. Ukapen hau sare
terroristaren parte direnaren espekulaziopean egiten bada, zergaitik ez
diren hauek ere atxilotzen galdetu zuen. Mª Luisa Cava de Lano, Herri
Defendatzailearen bulegokoaren kide denak “abokatuak sarritan
kolaboratzaileak” direla adierazi zuen aurreko egunean, eta ko-errelatorea
iritzi horren kontra azaldu zen. Grossmanek ere akusazio horren aurrean
bere erabateko ezadostasuna adierazi zuen. Nora SVEAASSek ere (Norbegia)
konfidantzazko medikuaren hautatzearen posibilitate ezaren aurrean bere
harridura azalduz, delegazioari hori nola justifika daitekeen galdetu
zion.

Bestalde, azken txostena idazteaz arduratuko den beste aditua, Mr.
Abdoulaye GAYE senegaldarra, ikerketa gabeziaz interesatu zen. Izan ere,
2002-2008 arteko tortura salaketa gehienak artxibatuak baitira,
“inpunitate giro” bezela deskribatuz egoera. Delegaritzari zuzenduz, hauek
egiten duten interpretazioari dagokionez, zantzu gabezia da tortura
salaketak artxibatzera eramaten duena, baina adituaren ustez “ikertu eta
zigortzeko borondate falta da arazoa, eta horregaitik Espainia behin eta
berriz da kondenatua organu hauengandik”.

Era berean, sakabanatze politikari buruz galdekatua izan zen espainiar
delegaritza, “horrelako neurri batek presoaren sozializaziorako
positibotzat zer zuen” azaldu zezan eskatu zitzaion. Azkenik Parot
doktrinari buruz informazioa eskatu zitzaion, ulertuz “ezinezkoa dela
erredentzioak baliorik gabe geratzea”.

Beste aditu batzuk, Essadia BELMIR (Maroko) bezala, inkomunikazioari
buruzko ardura adierazi zuten eta Entzutegi Nazionaleko jurisdikzioari
buruz. Sistema honekin espainiar estatuan “erruduntasun presuntzioa”
aplikatzen dela adieraziz.

Felice GAERek (USA) espainiar delagaritzaren jarrerarekiko interesa azaldu
zuen, hauek 2004eko otsailean Giza Eskubideen Komisioaren salatik alde
zutenean. Orduan, Theo van Boven Errelatoreak bere txostena aurkeztu zuen,
Espainian tortura “esporadikoa baino gehiago” zela gogoan hartuz. Era
berean, Theo van Boven “Giza Eskubideen gaiean nazioarte mailan dagoen
pertsona errespetatuenetarikoa dela” adierazi zuen adituak, eta ea orain
Scheininen txostenarekin berdin gertatuko ote den galdetu zuen, izan ere
ildo beretik baitoaz bi txostenak…, batez ere inkomunikazioari
dagokionez. Atxilotuei dagozkien grabazioei buruzko azalpenak ere nahi
ditu.

Adituen txandaren ostean, espainiar delegazioak erantzun du. Javier
Garriguesek, Nazio Batuen bulegoaren aurreko Espainiar ordezkariak hasi du
bere interbentzioa iragartzeko Europar Giza Eskubideen Auzitegiak atzera
bota duela Batasunaren apelazioa, legez kanporatzea konfirmatuz. Aipu
honek ez du eztabaida honetan inolako garrantzirik. Baina gobernuaren
ordezkarien ildoa izan da justifikatzea neurri guzti hauek, inkomunikazio
erregimena barne, “Espainiak sufritzen duen terrorismo arazo larrian”.
Horrela, gidoiarekin bat eta sakoneko azalpenak ekidituz, espainiar
delegatuek kontsideratu dute “inkomunikazioaren murrizketak espainiar
legedian, Frantzia, Alemania edo Erresuma Batukoa baino malguagoak
direla”. “Espainiak bermeekiko zorrotzagoa da” gaineratu dute. Euskal
presoen dispertsioaz ere hitz egin dute, kontsideratzeko “euren jatorritik
gertu egoteko ez da eskubide subjektibo bat”.

Adituen beste txanda batean, espainiarren erantzunek ez dituztela asetu
erakutsi dute, Grossmanek apuntatu duen moduan “¿inolako berrikuntzarik ba
al dago Komite honek aurreko txostenean gomendatutakoaren inguruan?”.

Denbora arazo batengatik espainiar ordezkaritza hau idatziz erantzungo
dutela adierazi du.

Advertisements
  1. Utzi iruzkina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com
%d bloggers like this: