Archive for category Berango

Orkatz Gallastegiri ezarritako zigorra kentzea eskatu dute, Nazio Batuek torturak ikertu ez zituztela esan ostean

Orkatz Gallastegiren abokatuek eta etxekoek, Torturaren Aurkako Taldeko ordezkariekin batera eginiko agerraldi batean, ezarritako zigorra kentzea eskatu dute, NBEko Torturaren Aurkako Komiteak Espainiak ez zuela Orkatz Gallastegiren salaketari buruz ikerketa azkar eta inpartzial bat egin esan ondoren.

Orkatz Gallastegiren kasuan ezarritako zigorraren arrazoia Lironen familiari 1.000.000 euro eman ahal izatea izan zela salatu da behin baino gehiagotan, “Orkatz Gallastegiri 26 urteko espetxe zigorra ezarri diote” sarreran egindako lehen eta bigarren iruzkinetan irakur daitekeen bezala.

>> berria.info: Nazio Batuen Erakundeak dio Espainiak torturaren aurkako hitzarmena urratu duela
> naiz.info: Instan a Madrid a que revise la sentencia contra Orkatz Gallastegi
>> naiz.info: Naciones Unidas acusa al Estado español de violar la Convención Contra la Tortura
>> etengabe: Orkatz Gallastegiri egindako torturak aipagai izan dira NBE-aren Torturaren Aurkako Komisioan
>> estengabe: Paule Sodupe: Demokraziak ez du esan nahi justizia nahitaez

Orkatzen tortura lekukotasuna

“Ahalik eta zehatzen idazten saiatuko naiz atxiloketa momentua eta inkomunikazio egunak. Agian, detaileren bat edo beste ez ditut gogoratuko baina dena gogoratzen saiatuko naiz.

ATXILOKETA MOMENTUA- Goizaldeko seiak aldera ateari joka hasi ziren eta “zabaldu atea, Ertzantza!”, “zabaldu atea, bestela behera botako dugu!” esaten. Etxe ingurua guztiz hartua zeukaten ertzain ugarik, linternekin argiztatzen zuten etxe aurrea, baita “ertzantza, irten etxetik” oihukatuz ere. Orduan, anaiak zabaldu zuen atea eta nere izena oihukatzen hasi ziren. Metrailetaz armaturik zeuden eta ni agertzearekin batera lurrera bota ninduten lepoa indar handiz zapalduaz eta besoa, bortizki, atzera botaz eskuburdinak jarri ahal izateko. Azkenean, sokazko eskuburdinak jarri zizkidaten eta kanpo aldera eraman ninduten hormari begira belaunikaraziz. Horrela eduki ninduten idazkari judiziala etorri arte, terrorismo delitu bategatik atxilotua nengoela jakinarazi zidan eta, “nire presentzian”, etxea arakatzeari ekin zioten. Baina kanpoaldean eduki ninduten denboran eta arakatze momentuan ere ertzain mordoa ibili ziren etxe barruan, beraz, ni egon barik etxea miatu zezaketen. Miaketa bukatuta furgona batean sartu ninduten eta Arkautera eraman. Furgona barruan, justu-justu jesarri nintekeen toki batean sartu ninduten eta leiho txiki batetik ikusi nuen Arkautera eramanak ginela.

INKOMUNIKAZIOA- Furgonatik jaistearekin batera lurrera begiratzera edota begiak ixtera eta makurtutik ibiltzera behartu ninduten bertan izan ninduten denbora guztian. Argazkiak atera, hatz markak hartu eta grabatua izan ostean kalabozora eraman ninduten. Bertan, zutik mantentzera eta hormara begiratzera behartu ninduten. Jarraian, galdeketekin hasi ziren. Begiak ixtera eta makurtzera behartzen ninduten eta gela batera eraman. Sarritan, begiak itxirik izanagatik hormen kontra kolpatua izaten nintzen. Galdeketetan hormaren aurka, besoak altzata eta belaunak flexionatuak izatera behartzen ninduten. Orduan, galderak egiten, mehatxatzen eta kolpeak ematen hasten ziren. Beno, galderak beharrean egozten zitzaizkidan gauzak esaten zizkidaten, mehatxuak era guztietakoak ziren: “egun batean, bide bazterrean utziko zaitugu buruan tiro bat duzula”, “hemetik, hankak aurretik dituzula irtengo zara, gero, istripu bat izan dela esan eta ezer gertatu izan ez balitz bezala izango da”, “anaia atxilotuko dugu baina etxean ez badago ama atxilotuko dugu”, “Lasai egon, nik ez zaitut hilgo, elbarri utziko zaitut”… mehatxuak heriotzezkoak eta familiaren aurkakoak ziren. Galdeketetako batean, “kolaborazioa eta negoziazioa” eskaini zidaten. Kolaboratuz gero bost aukera eskaintzen zizkidaten: espetxe zigorra murriztea, Euskal Herriko espetxeren batean sartzea, EAJ-k dena kontrolatzen duenez aitaren lan-eskeintzetan esku ez hartzea… ez ditut besteak gogoratzen.
Bi galdetegi mota bereiztuko nituzke, batetik informazioa eskuratzeko egiten zutena bestea, aldiz, egurtua eta mehatxatua izaten nintzen. Bi galdetegi mota hauek tartekatu egiten zituzten.
Postura behartuetan izaten ninduten, garrasika eta mehatxatzen zidaten bitartean ukabilkadak zein ostikadak ematen zizkidaten gorputz guztian eta ezintasunagatik lurrera erortzen nintzanean kolpeka hasten ziren eta postura behartuan jartzen ninduten. Horrela behin eta berriz egiten zidaten konortea galtzen nuen arte. Ondoren, aulkian eserita agertzen nintzen eta ura edanarazten zidaten, orduan, galdetegia hasten zen baina lortu nahi zutena lortzen ez zutela ikusirik berriro hasten ziren. Noizbehinka, kalabozora eramaten ninduten eta hormaren kontra, besoak altzata eta belaunak flexionatuta egotera behartzen ninduten, horrela egon ezean kalabozora sartu eta kolpeka hasten ziren. Galdeketetako batean ahoa zabaldu zidaten eta zerbait sartu zidaten ahoan eta hau izan daiteke hormetan ikusten nituen irudien arrazoia (neska baten aurpegia, zaldi gurdi bat…). Baita, barrabilak indar handiz ebatzen zizkidaten ere eta hankatartean ostikadak eman, anaia edo ama atxilotuko zutenaren harira “anaiaren” ahotsa entzuten nuen kalabozoan eduki ninduten batean, gainontzeko atxilotuen garrasiak entzuten nituen ere.
Momentu batean hospitalera eramango nindutela esan zidaten baina nik ezetz esan nien, “ondo” nengoela. Ez bainuen haiekin atzera eta aurrera ibili nahi, kontaktu minimoena izan nahi nuen, beste barik. Forensea bi aldiz ikusi nuen, esan nion belaunean min nuela (herrenka nenbilen) eta bizkarraldea zein zerbikalak minduak nituela.
Azkenean, igande goizaldera gutxi gora behera, deklaratzera eraman ninduten. Deklaratu ostean kalabozora jaitsi ninduten eta jarraian mehatxatua eta zorabioa arte kolpatu ninduten. Ondoren, bigarrren deklarazioa egitera eraman ninduten, igandeko goizladeko zortziak edo bederatziak ziren, eta bukatu ostean kalabozora eraman ninduten berriro ere. Berttan, etzanda egotea baimendu zidaten, lo egiteko esan eta zerbait jateko erregutu zidaten.
Lehenengo eta bigarren deklarazioen artean, eta egurtua izan ostean, txarto pasatu nahi ez banuen eta familiari buruzko mehatxuekin bat, deklaratu behar nuena errepikatzen zidaten behin eta berriz.
Astelehen goizaldera furgonan sartu eta Madrilera eraman ninduten, oraingoan tratu zuzena edukiz.
Beno, espero dut ahalik eta zehatzen deskribatu izana. Nahi izanez gero, dena delakorako prest egongo nintzateke.
Bakarrik esatea, torturaren profesionalak direla, den dena neurtua daukatela. Noiz, nola eta non jo; zerekin mehatxatu; zein hizkera eta hizkuntza erabili…

Beste barik, zerbaitetarako balio izango duelakoan

Orkatz.”

Advertisements

Utzi iruzkina

Patas, Cotano, Sergio eta Ibairen urtebetetzeak


Gorka Garcia (Algorta), Aitor Cotano (Algorta), Sergio Polo (Sopela), Ibai Aginaga (Berango)

Apirilaren lehen astean Gorka Garcia Sertutxa, Aitor Cotano Sinde, Sergio Polo Escobes eta Ibai Aginaga Uribe Kostako preso politikoen urtebetetzeak izango dira.

Gorka Garciak eta Aitor Cotanok apirilaren 2an egingo dituzte urteak; Sergio Polok, apirilaren 4ean, eta Ibai Aginagak, apirilaren 7an,.

Aukera ona gutun bat bidaltzeko.

Gure aldetik zorionak eta eskerrik asko egunero erakusten duzuen duintasunagatik!

Helbideak:

Gorka Garcia Sertutxa
Centro Penitenciario de Algeciras
11207 Algeciras (Cádiz)

Aitor Cotano Sinde
C.P.Puerto III
11500 Puerto de Santa María (Cádiz)
(Oraintxe bertan Madrilen dago, epaiketa baterako)

Sergio Polo Escobes
Centro Penitenciario Picassent
46225 Picassent (Valencia)

Ibai Aginaga Ginea
Centro Penitenciario de Algeciras
11207 Algeciras (Cádiz)

Etxean nahi ditugu!
Aski da! Presoak HERRIRA!

Utzi iruzkina

Berango | Tortura salatzeagatik eskualdeko bi gazte identifikatu dituzte


Argazkian, Torturaren Aurkako Egunean elkarretaratzea egin zuten Sopelan / © Sopela.net.

ukberri.net: Tortura salatzeagatik eskualdeko bi gazte identifikatu dituzte Berangon

Joan den astelehenean, Torturaren Aurkako Egunean, arratsaldez, bi gazte identifikatu zituen Ertzaintzak Berangon; herri horretako eta Algortako mutil bana, hain zuzen ere. Aipatu lagunek UKBERRI.NETi azaldu diotenez, torturatutako herritar bat irudikatzen zuen panpina eta kartelak jartzen ari ziren Berangoetako kultur etxe inguruan, polizia autonomikoaren patruila bertaratu zitzaiela. “Egiten ari ginena legezkoa zela esan ziguten, udaltzainekin hitz egin behar zutela… Hala eta guztiz ere identifikatu behar gintuztela”, azaldu dutenez. “Ardura saihestu” nahi zutela zirudien arren, DNIa eskatu zieten gazteei.

Utzi iruzkina

Borja Gutierrezek aste bete egingo du bihar gose greban


Borja Gutierrez (Berango) Villepinte espetxea

>> etxerat.info: Villepinte espetxeko euskal preso politikoek astebete beteko dute bihar gose greban

Villepinte espetxeko euskal preso politikoek astebete beteko dute bihar gose greban

Villepinte espetxeko euskal preso politikoek gose greba hasi zutela astebete beteko da bihar, larunbata. 2011ko abenduaren 10ean Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kide guztiek euren Euskal Herriratzea eskatzen duten banakako eskaerak bidali zituzten Espetxeetako Zuzendaritzara. Helburua, euskal presoak Euskal Herriko kartzeletara lekualdatzea da.

Eskaerak bidali zirenetik hainbat mobilizazio, aldarrikapen edota interbentzio egin dira. Estatuek, ordea, entzungorrarena egin dute, batik bat Estatu frantsesak. Eta, are gehiago, atzerapauso ematen ari dira. Izan ere, euskal presoak Euskal Herrira gerturatu beharrean, etengabe urruntzen ari dira. Horrez gain, frantses agintariak gure senide eta lagun diren euskal preso politikoak kolektiboko inor ez dagoen espetxe ezberdinetara mugitzen ari dira. Horixe gertatuko da Ruben Ribero eta Ibon Goieaskoetxea presoekin ere; La Sante eta Villepinte espetxeetan hurrenez hurren, dauden preso politiko hauek senideentzat askoz eskuragaitzago dagoen Villefranche sur saône espetxera lekualdatuko baitituzte.

Euskal presoek egindako eskaerei erantzun positiborik ez emateagatik, eta aldarrikapen horiei euskal preso politikoen sakabanaketarekin erantzun izana salatzeko Villepinte espetxean dauden hiru preso politikoek borrokaldi bat hasi zuten duela astebete, otsailaren 4an, zehazki.

Borja Gutierrezek eta Ibon Goieaskoetxeak ia astebete dirauen gose greba bat hasi zuten, eta Joseba Fernandez ere borrokaldia burutzen ari da espetxearen barrura eta kanpora begirako ekimenekin.

Bestalde, Fleury Gizonezkoen espetxean, D2 moduluko presoak aste osoan zehar janari errefusa egiten ari dira D4 moduluan bakarrik aurkitzen den Iñigo Sancho Marcosen egoera salatzeko.

>> gara.net: Ibon Goieaskoetxea Arronategi | Euskal preso politikoa. Handia eta indartsua

Utzi iruzkina

Borroka eguna egingo dute etzi Saioa Sanchez eta Poitiers-eko gainontzeko presoek


Argazkian, Saioa Sanchez preso berangoztarra.

>> ukberri.net: Borroka eguna egingo dute etzi Saioa Sanchez eta Poitiers-eko gainontzeko presoek

Larunbat honetan, otsailak 11, borroka egun berezia izango da Poitiers-eko espetxean, Frantzian. Gorka Azpitarte, Eneko Zarrabeitia, eta Maite Aranalde euskal preso politikoekin batera, plantoa egingo du Saioa Sanchez gatibu berangoztarrak. Bitartean, kartzela kanpoaldean kontzentrazioa egongo da goizeko 11etan. Askatasunak adierazi duenez, “preso horiek espetxe baldintza onartezinak, besteen artean urrunketa eta sakabanaketak are gehiago larritzen dituzten bisitentzako baldintzak, eta orokorrean frantses agintarien jarrera salatzen dituzte. Izan ere, prozesu demokratikorantz urratsak emateko eskaintzen zaien aukera hartu ordez, preso politikoei aplikatzen dieten politikoa are gehiago gogortuz egoera larritzen dute”. Orain arte, Poitiers-eko presondegiko zuzendaritzak “neurritik kanpoko zigorrekin” besterik ez die erantzun. Bestalde, Villepinteko espetxe frantsesean borrokan diren euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko, bihar bertan, elkarretaratzea egingo dute 19:00etan Pausuko itzulgunean. Besteak beste, Borja Gutierrez “Bakerito” berangoztarra gose greban dago aipatu kartzelan.

Saioa Sanchez Iturregi 2007ko abenduren 5ean atxilotu zuten Chateauneuf de Randon herrian (Lozere, Frantzia), Asier Bengoa gasteiztarrarekin batera, ETAko kideak zirelakoan. Ordutik hainbat espetxeetatik igaro da: Freury Merogis, Versailles, Gradignan eta Fresnes-etik, hurrenez hurren. 2011ko martxotik Poitierseko espetxean daukate, Berangotik 595 kilometrotara. Iazko ekainean, Frantziatik Espainiara eramateko erabakia atzeratu egin zuten, tortura salaketa bat dela medio. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi zuenez, “entregatzeko eskaeraren oinarrian dauden deklarazioak torturapean sinarazitakoak direla salatuta zegoen” epaitegi espainiar batean. Beste euroagindu bat onartu zuten, ordea. Baina ez da gauzatuko Frantzian dituen karguak epaitu artean. Hain zuzen ere, hilabete horren 25ean estradizio eskaeretako baten harira diligentzietan parte hartzera eraman behar zutela, poliziek eraso egin zutela salatu zuen berangoztarrak.

>> altzoan.com: ABADIÑO | Otsailak 11 Poitiersera martxa
>> herrira.org: Potiersen dauden presoek bizi duten egoera salatuko dute martxa batekin
>> mondraberri.com: Poitiersera martxa, otsailaren 11ean

Utzi iruzkina

Borja Gutierrezek gose grebari ekingo dio sakabanaketa salatzeko


Borja Gutierrez (Berango) Villepinte espetxea

Borja Gutierrezek gose grebari ekingo dio sakabanaketa salatzeko

>> etxerat.info: Villepinte espetxean gose greba hasiko dute

Villepinte espetxeko presoek bihar borrokaldia hasiko dute Ibon Goieaskoetxea preso politikoa Villefranche sur Saône espetxera eramango dutela salatzeko. Zehazki, Ibon Goieaskoetxeak eta Borja Gutierrezek gose greba bat egingo dute, eta Joseba Fernandezek ere bat egingo du borrokaldiarekin beste ekimen batzuekin (gose greba ezin baitu egin).

Duela hilabete Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kide guztiek euren Euskal Herriratzea eskatu bazuten ere, Estatu Frantziarrak euren eskubideak urratuz sakabanaketarekin jarraitzen dutela salatu nahi dute presoek gose greba honekin. Izan ere, gernikarra Villefranche sur Saône espetxera eramaten badute, eurek eskatu bezala Euskal Herrira gerturatu beharrean are eta urrutirago emango dute.

Beraz, argi eta garbi ikus daiteke Estatu Frantsesak ez duela dispertsioarekin amaitzeko asmorik, eta gainera, euskal preso politikoen eskubideen aurka egiten dutela behin eta berriz.

Villepinteko espetxea Berangotik 958 kilometrotara dago.

Helbidea:

Gutierrez Elordui, Borja (27 284)
Maison d’arrêt
Avenue Vauban
93 422 Villepinte Cedex

Euskal Presoak Euskal Herrira!
Euskal Preso Guztiak Herrira!

Iruzkin 1

Patxi Markes, Jabi Gallaga eta Irantzu Gallastegiren urtebetetzeak


Patxi Markes (Berango) Jabi Gallaga (Lasarte / Algorta) Irantzu Gallastegi (Berango)

Patxi Markesen urtebetetzea otsailaren 3an izango da, ostiralean; Jabi Gallagarena, urtarrilaren 8an, asteazkena; eta Irantzu Gallastegirena, urtarrilaren 10ean, ostirala. Aukera ona gutun bat bidaltzeko.

Gure aldetik, zorionak, egunero erakusten diguzuen duintasunagatik, eta egun on pasa, ahal duzun neurrian.

Animatu eta idatzi:

Patxi Markes Zelaia
CENTRO PENITENCIARIO CASTELLÓN II
12140 Albocasser (Castellón)

Jabier Gallaga Ruiz
C.P. Cordoba
14.015 ALCOLEA (CORDOBA)

Irantzu Gallastegi Sodupe
Centro Penitenciario El Acebuche
04071 Almería

Patxo, Jabi eta Irantzu askatu!
Euskal Preso Politiko guztiak etxera!
Herrian nahi ditugu!

Utzi iruzkina

Berango | Bilduk presoen aldeko mobilizazioak deitu ditu biharko

>> Bildu Berango: Eskubide guztiekin, euskal presoak Euskal Herrira! Abenduaren 16an, kontzentrazioa Berangon

Espetxeetako egoera errotik aldatzeko unea heldu da. Munduan eman diren prozesu politiko desberdinetan gertatu den bezala, Euskal Herrian ere preso politikoen errealitateari konponbidea eman behar zaio eta konponbide politikoaren baitan beraiek ere protagonismoa izan behar dute.

Gernikako Akordioan aipatzen zen bezala, euskal preso politikoen aurka aplikatzen den espetxe politika konfrontaziorako estrategia gisa erabili eta erabiltzen da oraindik, eta hori gaur egungo egoeran onartezina da. Beraz, hauek dira politika horrekin amaitzeko eman behar diren urrats nagusiak:

– Preso guztiak Euskal Herrira ekartzea, baldintzarik gabe

– Gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea

– Preso prebentiboak, epaiketaren zai daudenak, behin behineko askatasunean uztea

– “Doctrina Parrot” izenarekin ezagutzen den legedia indargabetzea

– Zigorraren 3/4ª bete duten presoei baldintzapeko askatasuna ematea

– Espetxe onurak aplikatzea, murrizketarik eta arbitrariotasunik gabe

Helburu horretara heltzeko, oso garrantzitsua da mobilizazioak eta era guztietako ekimenak bultzatzea jendartean. Horregatik, Bilduk bat egiten du “Egin dezagun bidea” ekimenak antolatutako ekimenekin eta abenduaren 16an kontzentrazioak antolatu ditu Euskal Herriko udaletxe guztien aurrean. Berangon 13:30ean izango da, udaletxe aurrean. Halaber, Bilduko zinegotziek baraualdia egingo dute egun horretan, presoen eskubideak aitortuak izan daitezen aldarrikatzeko.

Era berean, urtarrilaren 7an Bilbon antolatu den manifestaziorako deia luzatu nahi diegu berangoztarrei. Kolosala izango da!

Utzi iruzkina

Berango | Dispertsioaren aurkako ikurrak kentzea leporatu diote EAJri


Argazkian, beharginak presoen aldeko oholak kentzen / © Sei Herri kultur elkartea.

>> ukberri.net: Dispertsioaren aurkako ikurrak kentzea aurpegiratu diote Berangoko EAJri

Pasa den asteko asteazkenean, hilak 7, euskal preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko panel erraldoi bat frontoitik kentzea agindu zuen Berangoko Udalak. Gainera, enpresa bateko beharginek lan hori egiten zuten bitartean argazkiak ateratzeagatik bi pertsona identifikatu zituzten Ertzaintzako hiru patruilek. Gatibuen aldeko egur oholak abenduaren 4an jarri zituzten zenbait solidariok ekimen ikusgarri batean, Sei Herri kultur elkartea urteroko ibilaldi neurtuko egitaraua ospatzen zebilela. 29. edizioak inoiz baino jende gehien erakarri zuen, 169 bikote. Bada, Berangon presoen alde aritzen diren hainbat auzokidek EAJren jarrera gaitzesten dutela jakinarazi diote UKBERRI.NETi. Jeltzaleei kontradikzioetan erortzea leporatu diete, herrian zein nazioan dispertsioaren aurka agertu eta Berangon “Euskal presoak Euskal Herrira” lelopeko mozioa onartu ondoren “hori aldarrikatzen dauen ikurra bat kenduarazteagatik”.

Anabel Landa alkatearen kasuan, panelak jartzen zirenean auzotar bat zelatatu eta “leku ezberdinetan bere izena eman” zuela diote. Dena den, “argi eta garbi utzi nahi dugu kartel handi horrek zioena egi bihurtu arte ez diogula gure lanari utziko”, azaldu dute presoen senide, lagun eta AAMko kideek. Azkenik, urtarrilaren 7an Bilboko manifestaziora joateko eskatu dute.

Utzi iruzkina

Borja Gutierrez “Bakerito” berangoztarrari 8 urteko espetxe zigorra ezarri diote


Borja Gutierrez “Bakerito” (Berango)

Borja Gutierrez “Bakerito” gazte berangoarra eta beste 3 bilotar epaitu zituzten joan zen astean Parisen. Borjari 8 urteko zigorra ezarri diote. Borjak epaiketa gehiago izango ditu datozen hilebeteetan.

>> Branka: 6 eta 8 urte bitarteko zigorrak, Zorion Salsamendi, Eneko Bilbao eta Iker Mendizabal bilbotarrei

Joan den astean Zorion Salsamendi, Eneko Bilbao, Iker Mendizabal eta Borja Gutierrez preso bizkaitarrak epaitu zituzten Parisen. Epaiketa maiatzean eginiko lehen prozesu baten errepikapena izan da. Izan ere, orain dela sei hilabete egindako epaiketan hartan auzipetuei ezarritako zigorrak oso baxuak zirela argudiatuta fiskalak helegitea jarri zuen prozesua berriz errepika zezaten.

Helegitea onartu egin zuen Frantziako Estatuko Justiziak eta horren ondorioz epaiketa berriz errepikatu behar izan dute. Azken prozesu honetan, baina, zigorrak gogortu egin ditu epaileak eta 6 eta 8 urteko espetxealdia ezarri die lau euskal presoei.

Zehazki Zorion Salsamendi errekaldetarrari eta Iker Mendizabal Alde Zaharreko bizilagunari 6 urteko kartzelaldia ezarri diete; Eneko Bilbao San Inazioko gazteari eta Borja Gutierrez berangoztarrari, berriz, zortzina urtekoa.

Frantziako espetxeetan zigorra betetzen ari dira hirurak. Salsamendik dagoeneko beteak ditu ezarri dioten 6 urteko zigorra eta datozen egunotan espainiaratu dezakete bere Frantziako Justiziak haren aurka Auzitegi Nazionalak jarritako euroagindua onartu baitu. Eneko Bilbao San Inazioko presoari, berriz, 8 urteko espetxealdia ezarri diote eta urte eta erdi gehiago igaro beharko du kartzelan. Mendizabalek hainbat auzi dauzka irekita.

Fiskalak eskaerarik ez

Epaiketan egindako agerraldian Aieteko Adierazpenaren harira ETA erakunde armatuak zabaldutako mezuarekin bat egiten dutela adierazi zuten auzipetuek. Aipagarria izan zen, bestalde, fiskalak bigarren epaiketa honetan izandako jarrera. ETAko kideen aurkako auzi batean Fiskaltzak zigor-eskaerarik egiten ez duen lehen aldia izan baita. Are gehiago, fiskalak Euskal Herrian zabaldutako eszenatoki berriaren jabe zela aitortu zuen hartutako erabakia justifikatzeko.

Auzipetuei dagokionez, Salsamendik bete egin du dagoeneko ezarri dioten zigorra, 5 urte baino gehiago baitaramatza espetxean baina Frantziako espetxe politikak onartzen dituen erredentzioak aplikatuta kalean egon beharko luke dagoeneko. Alabaina, litekeena da Espainiako Poliziaren eskuetan uztea Auzitegi Nazionalak haren aurkako euroagindua igorri baitzuen orain dela bost urte pasatxo. Bada, Madrilgo epaileak hartuko du aske uzteko edo espetxera bidaltzeko erabakia.

Eneko Bilbaok, ordea, urte eta erdi gehiago igaro beharko du Frantziako Estatuan preso.

Mendizabal eta Gutierrezen kasuak ezberdinak dira beste prozesu batzuetan auzipetuak baitaude, eta berriz epaitu beharko dituzte datozen hilabeteotan.

Utzi iruzkina

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com