Archive for category Ekitaldiak

Maiatzaren 19an, GOAZEN PLAZARA!

Erandio, 13:00etan Udaletxe plazan.
Leioa, 19:00etan Bulebarrean
Erromo, 12:30etan Santa Eugenia plazan
Algorta, 13:00etan Telletxen
Sopela, 19:00etan Udaletxe plazan
Urduliz, egitaraua hemen
Plentzia, 17:30etan Eliza plazan
Gorliz, 12:30etan Txoko Etxen
Lemoiz – Armintza, 12:30etan Eliza plazan

Utzi iruzkina

Maiatzak 6: Bizkargi Eguna 2012

>> esanlarrabetzu: Bizkargi Eguna 2012

Urtero, maiatza hasieran Bizkari eguna ospatzen dogu. Inguruko herrietako lagunak, mendi tontorrean batu eta Euskal Herriaren alde, horrenbeste eman zutenak gogoratzeko eguna eta ekitaldia izaten da Bizkargikoa.
Oraindik, ondo gogoan ditugu, 1937an tropa frankisten kontra, eta Euskal Herriaren alde bertan borrokan ibilitako gudariak. Sekulako adoreagaz ibili ziren, gau eta egun, Bizkargiren defentsan. Bataila itzelak izan ziren bertakoak, eta gure erresistentziaren ikur bilakatu da gerora Bizkargiko tontorra. Jagi Jagiko bi bataloieta -Zegatik ez eta Lenago hil- bertan borrokatu ziren gudariak gogoan.
Franco denboran gero, gerra galdu ostean, errepresioak jarraitu zuen Bizkargin. Bizkargi eguna, Aberriaren aldeko eguna izan da historikoki. Erregimen frankistaren poliziak, guardia zibilak… denek egin dute bertako ekitaldiaren kontra.

Gerra osteko errepresioa

Memoria ez da eten. Borrokak jarraitu du. Eta oraindik, gaur egun ere, memoria historikoa, Euskal Herriaren aldeko burruka goraipatzeko lekua izan da gure mendia. Elkartasunaren txokoa, belaunaldi barriak eta zaharrak bat egiteko mendia, inguruko herritarrak batzeko aproposa

Aurten, 1937ko gerra izango dogu bereziki gogoan. Euskal Herriari zor zaion aitortza aldarrikatuko dogu. Eta Gernikan, Durangon, Otxandion… inguruko herrietan egin dugun moduan, Bakea eta Askatasuna aldarrikatuko ditugu lau haizetara. Bizkargin. Euskal Herriaren alde.

Utzi iruzkina

Itzubaltzeta / Romo | Errepresioa salatzeko manifestazioa ostegunean

>> sopela.net: Ostegunean Itzubaltzetan errepresioari Stop! esateko deialdia

Leioako, Erandioko eta Itzubaltzetako eragile ezberdinek deituta, datorren otsailaren 23an, osteguna, Itzubaltzetako Santa Eugenia Plazatik abiatuta manifestazio bat burutzeko deia zabaldu dute. Azken hilabete hauetan Erandioko eta Itzubaltzetako jai batzordeen ordezkariak eta Erandioko elkarte baten bazkideak Auzitegi Nazionaletik pasatu dira eta daogoeneko epaitzeko hautuaren berri eduki dute. Eraso judizal berri honen arrazoia herri hauetako jaietan presoen aldeko aldarrikapenak eta argazkiak agertzea izan da.

Beste aldetikLeioako bi auzokideek Auzitegi Nazionalera joateko agindua dute. Hauei Erika Bilbaok salatu zituen tratu txarrak salatzea leporatzen diete. Hori dela eta hiru herri hauetako ordezkariek manifestazio deialdia egin dute egoera politiko berri honetan eraso guztiak gelditu behar dituztela eskatzeko. Hona hemen deialdiaren kartela.

Utzi iruzkina

Algorta | Azken Ostirala, Getxoko abesbatzen eskutik

Utzi iruzkina

Algorta | Etxeraten kontzentraziotik presoen argazki guztiak eraman ditu Ertzaintzak


Argazkian, 2011ko urriaren 4an ere etorri zitzaizkien, hiru senide identifikatuz eta bi pala eramanez

>> Algortan Egin Dezagun: Etxeraten kontzentraziotik presoen argazki guztiak eraman ditu Ertzaintzak

Etxerat elkartearen eguneroko kontzentrazioa hasi eta hamar minutu ingurura iritsi da Ertzaintzaren furgoneta bat Algortako Etorbidea eta Telletxe kalearen arteko bidegurutzera. Ibilgailua bazter batean aparkatu eta barandan jarri ohi dituzten herriko preso politikoen argazkien palen aurrean jarri dira agenteak, trafikoa eta guzti oztopatuz. Beraien jokabideagatik galdetuta, “bateratzea egiteko bai, baina irudiak erakusteko baimenik ez” zeukatela esan die ertzain-buruak; “preso bakoitzari dagokion seniderik ez egotekotan behintzat”. Hori horrela, argazkien pala guztiak atera eta eraman egin dituzte poliziek. Dirudienez, ez dute gizon-emakumerik identifikatu.

Utzi iruzkina

Algorta | Euskal Presoak lantokietara ekartzea aldarrikatu du LABek


Argazkian, LAB sindikatuak Algortako Telletxe kalean egindako kontzentrazioa

>> ukberri.net: Euskal presoak Euskal Herriko lantokietara ekartzea aldarrikatu dute Algortan

“Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak lantokietara!” lelopean, 35 gizon-emakumek egin zuten elkarretaratzea joan den ostiralean, Algortan. Eskumaldeko LABek Telletxe plazan zeukan jarrita hitzordua, eguerdiko 12:30ean, eta bertaraino gerturatu ziren langile erakunde abertzaleko ordezkariak. Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe eskualde handian, beti lehenengo ostiralean eta herriz herriz txandakatuz.

Presoen aldeko elkarretaratzea Algortan

Utzi iruzkina

Sopela | Torturari buruzko hitzaldia, ostiralean

>> sopela.net: Torturari buruzko hitzaldia

Sopelako Herri Bilguneak tortura buruzko hitzaldia emango du otsailaren 10ean, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Kurtzio kultur etxean. Bertan torturak jasan dituzten euskal herritarren testigantzak entzuteko aukera egongo da. Bestalde, Euskal Herriko Torturaren Aurkako taldearen eta psikologoen eskutik, torturak eragindako ondorioak aztertuko dira.

Utzi iruzkina

“HERRIRA” sortu da, presoak eta iheslariak herrira ekartzeko

Gaur goizean Donostiako Kurssalean burutu den ekitaldian eman dituzte mugimendu berriaren nondik norakoak.Euskal preso politikoen aurka ezarritako muturreko egoerak altxatzea izan da une honetan Herrira-ren lehentasuna.

>> [web berria] herrira.org
>> [bideoa] Herrira aurkezpena 1/4
>> [bideoa] Herrira aurkezpena 2/4
>> [bideoa] Herrira aurkezpena 3/4
>> [bideoa] Herrira aurkezpena 4/4
>> [bideoa] Herrira mugimenduaren aurkezpena
>> [bideoa] Mikel Antza: “Zer behar da gartzelatik ateratzeko?”
>> gara.net: El movimiento Herrira nace en Donostia con el fin de traer a casa a presos y exiliados

>> berria.info: Fran Balda. Herrira mugimenduko ordezkaria. «Mobilizazio sozialaren ondorioz, mugitzeko beharra sentitu dute alderdi askok»

“Borondate asko dago mugimendu honen atzean. Pertsona horiek guztiak ez ditu ideologiak batzen, preso eta iheslariak etxera ekartzeko eta arazo hau konpontzeko nahiak baizik. “

-Argi diozue helburu nagusia euskal preso eta iheslariak etxeratzea dela.

Garbi daukagu gatazka politikoaren konponbidean preso eta iheslariak etxean eduki behar ditugula. Ez dugu ikusten preso eta iheslari gehiago egongo diren egoerarik. Hori da gure iparra.

-Bide luzea geratzen den heinean, jarri al diozue zuen buruari eperik?

Oraindik ere, estatuek ez dute pausorik eman. Badakigu denbora luzea beharko dugula helburuak betetzeko, baina mugimendu berri hau tresna bat izango da ahalik eta azkarren betetzeko. Indarra horretan jarriko dugu.

-Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak esan berri du ez dela amnistia orokorrik egongo, Espainiako legediak ez duelako horrelako neurririk jasotzen.

Gure ustez, Espainiako Estatua ez da etorri konponbidearen eremura. Presoentzako banakako konponbideez mintzo da, baina pentsatzen dugu kontraesan batean erortzen dela, kolektibo bati ezartzen diotelako bere espetxe politika. Esaten dutena esanda ere, pausoak eman behar dituzte egoera konpontzeko. Mugitzeko garaia da. Horregatik, lehenik eta behin, muturreko egoerak indargabetzen joan behar dira. Hau da, salbuespenezko legeak indargabetu behar dituzte eta preso politikoek Euskal Herrian egon behar dute. Sakabanaketa amaitu egin behar da. Alde batetik, presoek prozesuan parte hartu behar dutelako beste eragile baten moduan eta, bestetik, sufrimendu gehigarria delako senideentzat. Adibidez, hor dago Txus Martinen egoera. Oso larria da haren egoera, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak ezezkoa eman berri dio askatzeko eskaerari. Gaixotasun larria duten presoak zortzi dira, eta horietatik has daitezke pausoak ematen.

-Espainiako Gobernuak zergatik zabaltzen ditu mezu kontrajarriak?

Beharbada, adierazten du ez dagoela egoera atsegin batean. Dena den, uste dut eurak ere jabetzen direla zer momentutan gauden Euskal Herrian eta eurei ere pausoak ematea dagokiela. Horrek ez du esan nahi borondate handirik dutenik. Hemen sortzen dugun presio sozialaren arabera mugituko da egoera. Ziurrenik, berregokitze baten bila dabiltza. Horregatik egiten dituzte hain adierazpen desberdinak.

-Zer irizten diezu bai herri mobilizazioan bai presoen auzia agenda politikoan sartzeko orduan orain arte egin diren urratsei?

Urrira edo azarora atzera joz gero, bazen gaiarekiko itxikeria bat. Erdigune politikotik kanpo zegoen. Alderdi askok sentitu dute beharra mugitzeko. PPren aldetik ez dago horrelako aurrerapauso handirik, baina beste batzuek, bai, egin dituzte urratsak. Gure ustez, mobilizazio sozialaren ondorioa da.

-Zeintzuk zaudete atzean?

Borondate asko dago mugimendu honen atzean. Pertsona horiek guztiak ez ditu ideologiak batzen, preso eta iheslariak etxera ekartzeko eta arazo hau konpontzeko nahiak baizik. Asko eta asko gara.

-Herritarrak aktibatzeko orduan, zer lan dago oraindik egiteko?

Lan handia dago egiteko. Estatuen aldetik ez dago borondaterik, baina herria politikarien eta alderdikerien gainetik egon ohi da, eta horrek erakusten du bidea.

-Estatuek urratsik egin gabe jarraitzen duten heinean, mobilizazioak handitzen joango al dira?

Bai, mugimendu honen oinarria herrietan sortuko diren ekinbideetan datza. Horrek ez du esan nahi bai Euskal Herri mailan bai herrialde mailan mobilizaziorik egingo ez denik. Nazioartean ere lan egingo dugu, eta hainbat eta hainbat eragilerekin hitz egingo dugu presoen gaia Euskal Herrian eta nazioartean puri-puri jartzeko.

-Zer garrantzi du eragile sozial eta politikoekin harremanak lantzeak?

Orain arte interpelazio asko egin dizkiegu, baina argi dugu gizarteko edozein sektorerekin harremanetan jarri behar garela. Arazoari konponbidea emateko gakoetako bat da. Harremanak landu, zubiak eraiki eta jendearen borondateak bildu nahi ditugu, eta sindikatuekin eta alderdiekin harremanetan sakondu.

-Etxerat-ek salatu du Frantzian hainbat presoren aurkako neurriak hartu dituztela; baina, era berean, Asanblea Nazionalak ere presoak etxetik gertu egoteko legea onartu berri du.

Asanblea Nazionalaren urrats hori positiboa da, baina garrantzi handiagoa ematen diegu UMPko Jean Grenetek berak Asanblea Nazionalean esan zituen hitzei. Egoera berri batean gaudela esan zuen, eta pauso handiak eman behar direla, ez soilik presoek etxera ekartzeko bidean, baizik eta urrats sakonagoak eginez.

-Nola bizi dute senideek eta presoek egoera hori?

Xedea da ez presoak ez senideak ez direla inoiz bakarrik egongo. Haien aldamenean egingo dugu bide hori. Eurek askotan sentitzen dute eurei buruz hitz egiten dela baina ez dela inongo pausorik ematen arazoa konpontzeko. Azpimarratu nahiko nuke asko hitz egiten dela presoen kolektiboaz baina inor ez da harremanetan jartzen presoen kolektiboarekin. Oso garrantzitsua litzateke bai komunikabideak bai eragileak haiekin harremanetan jartzea eta haien iritzia jasotzea. Gu gara preso eta iheslariak etxera ekartzeko mugimendua, baina preso politikoek beraiek badute iritzia. Eurek argitu dezakete gehiago nola bizi duten egoera.

Utzi iruzkina

Itzubaltzeta / Romo | Herri bilgunea aurkeztuko da ostiralean

>> ukberri.net: Euskal presoen aldeko bilgunea eratuko dute etzi Itzubaltzetan


Etzi, ostirala, euskal preso politikoen aldeko Itzubaltzeta / Romoko herri bilgunea jendaurrean aurkeztuko da. Hitzordua herriko kultur etxean jarri dute, arratsaldeko 7:30ean eta bertaratzeko deia egin diete auzokide guztiei, “zuen ekarpenak, iritziak eta lanerako gogoak lan talde honen zutabeak definituko dituztelako”. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, herri bilguneak “era askean egingo du lan”. Xedeei dagokienez, “euskal preso politikoen askatasuna eta hauen eskubideen defentsa” lortzea izango dituzte helburu. Haien ustez, egun bizi den giro politikoa dela eta, “orain da momentua euskal presoen problematikari inoiz baino indar handiagoz ekiteko”. Euskal preso politiko guztiak hizpide izango badituzte ere, arreta berezia jarriko diete Iñaki Gonzalo Casal “Kitxu” eta Imanol Beristain auzokide gatibuei. Argazkian, Beristain atxilotu zuten egunean.

Itzubaltzeta / Romoko herri bilgunearen aurkezpen oharra

Euskal preso politikoen egoera kontutan hartuta eta jakinda Euskal Herrian garai politiko berriak bizitzen ari garela, orain da momentua euskal presoen problematikari inoiz baino indar handiagoz ekiteko.
“Kitxu”, Itzubaltzeta / Erromoko euskal preso politikoa, Valladolideko espetxean dago, bere etxetik 350 kilometroetara. 1994ko urriaren 25ean sartu zuten kartzelan. Presondegi ugari ezagutu du urte horietan: Navalcarnero, El Dueso, Basauri, Valdemoro, Ocaña I, Langraitz, Palentziako Dueñas, eta azkenik Valladolid.

Imanol, Itzubaltzeta / Erromoko euskal preso politikoa, Madrilgo espetxean, bere etxetik 410 kilometroetara. 2010eko urriaren 22an atxilotu zuten, Segi gazte erakundearen kidea izatea leporatuta. Komisarian torturatua izan zen, poltsa, kolpeak, mehatxuak… oraindik epaitua izan gabe espetxean jarraitzen du.

Itzubaltzeta / Erromoko herri bilgunea abian da, otsailetik aurrera martxan jarriko dena. Lan talde honek, era askean egingo du lan eta helburuak, euskal preso politikoen askatasuna eta hauen eskubideen defentsa izango dira.

Herri bilgunea martxan jartzeko, herritarren parte hartzea ezinbestekoa da. Zuen ekarpenak, iritziak eta lanerako gogoak lan talde honen zutabeak definituko dituzte. Honetarako bilera bat egingo dugu, otsailaren 3an Itzubaltzeta / Erromoko eliza ondoan dagoen kultur etxean, arratsaldeko 7:30ean. Beraz, bertan elkar ikusiko garelakoan agurtzen gara.

Animo eta ekin lanari!

Euskal presoak Euskal Herrira orain!

Utzi iruzkina

Algorta | Euskal presoak Euskal Herriko lantokietara ekartzea aldarrikatuko du ostiralean LABek

>> ukberri.net: Euskal presoak Euskal Herriko lantokietara ekartzea aldarrikatuko du etzi LABek

“Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak lantokietara!” lelopean elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, otsailak 3, Eskumaldeko LABek. Hitzordua Algortako Telletxe plazan jarri dute sindikatuko kideek, eguerdiko 12:30ean. Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe eskualde handian, beti lehenengo ostiralean eta herriz herriz txandakatuz. Argazkian, LAB sindikatuak Algortako Telletxe kalean egindako kontzentrazioa, artxiboko irudian.

Utzi iruzkina

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com