Archive for category Erandio

Larunbatean Bilbon manifestazio nazionala

13 dira gaur hasita Madrilen epaituko dituzten lagunak eta 2009ko hauteskundeetan 53.000 herritarren sinadura lortu zituen D3M plataforma sortzea eta ETAko kidea izatea leporatzen diete. Fiskaltzak 7 eta 9 urte bitarteko kartzela zigorrak eskatu ditu auzipetuentzat eta haiek argi utzi nahi izan dute euren delitu bakarra “euskal herritarrei hauteskunde eskaintza abertzale eta ezkerrekoa aurkeztea” izan dela.

Epaiketa gaur hasi eta hilaren 18ra bitartean iraungo du, baina maiatzaren 3an, 4ean, 7n, 8an, 9an, 17an eta 18an agertu beharko dira epailearen aurrean. Bestalde, biharko saioan inputatuak izango dira deklaratzen lehenak.

EPAIKETA POLITIKORIK EZ!
EUSKAL HERRIAK ASKATASUNA BEHAR DU!

Epaiketa politiko honetan, Eli Zubiaga eta Iker Rodrigo epaituko badituzte ere, gogora ekarri behar da, arrazoi politikoak direla medio beste auzipetu batzuk ere badaudela Getxon: Jose Luis Franco, Maite Amezaga, Marije Fullaondo, Gabi Basañez, Imanol Beristain. Hauek ere atxilotuak, kartzelatuak eta une honetan epaiketaren zain aurkitzen direlarik.

Eli Zubiaga. 2009ko martxoaren 25ean Espainiako Justiziak aske utzi zuen Eli Zubiaga Algortako alaba, bere senideek 6.000 euroko fidantza ordaindu ostean. Zubiaga urtarrilaren 25ean atxilotu zuten D3M alderdiaren aurkako operazioaren baitan. Polizia operazio hori D3M eta Askatasuna alderdien zerrendak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskundeetan baliogabetzeko lehenengo ekimena izan zen. Algortan harrera beroa eskaini zioten Zubiagari (ukberri.net)

Iker Rodrigo. 2009ko martxoaren 25ean Espainiako Justiziak aske utzi zuen Iker Rodrigo Lutxanako semea, bere senideek 6.000 euroko fidantza ordaindu ostean. Rodrigo urtarrilaren 25ean atxilotu zuten D3M alderdiaren aurkako operazioaren baitan. Polizia operazio hori D3M eta Askatasuna alderdien zerrendak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskundeetan baliogabetzeko lehenengo ekimena izan zen. Erandion eta orain bere bizitokia den Itzubaltzetan harrera beroak eskaini zizkioten Rodrigori (ukberri.net)

Iruzkin 1

Mobilizazioak Algortan eta Erandion epaiketa politikoen aurka

Gaur herritarrek eta eragileek babestutako pretsa aurrekoa eman da Algortan, D3M eta Askatasunaren aurkako epaiketa salatzeko.

Mobilizazioak Erandion eta Algortan

Hemen, Eleak elkartearen adierazpena:

>> ukberri.net: Eleak: “Epaiketa politikorik ez!”

D3M eta Askatasunaren aurkako epaiketa hasteko hilabete baino gutxiago falta da. Apirilaren 30ean, 13 pertsona, 13 euskal herritar, Auzitegi Nazionalean epaituak izango dira. Euren delitua: 2009ko martxoaren 1ean izan ziren hauteskunde autonomikoetan parte hartu nahi izatea, bai D3M plataforma zein Askatasuna alderdiaren bidez. Beraien akusazioa: ETAko kide edo laguntzaileak izatea. Bakoitzarentzat, 9 edo 7 urteko kartzela zigorra eskatzen du fiskaltzak. Denetara, 109 urteko kartzela zigorra. Guztiz politikoa den epaiketa baten aurrean gaude. Ezkerreko proiektu independentistaren aurkako beste eraso bat. Apirilaren 30ean, 13 herritar izango dira Auzitegi Nazionalean, baina benetan epaitu nahi dutena proiektu politiko jakin baten parte izatea da: Euskal Herria berri bat, independentea, justizia sozialean eta askatasunean oinarrituta eraiki nahi duen proiektua. Argazkian, gaur eguerdian dozenaka lagunek erakutsi diete elkartasuna Eli Zubiaga algortarrari, Iker Rodrigo lutxanarrari eta D3M eta Askatasunaren aurkako epaiketan auzipetutako gainontzeko lagunei Algortan.

Espainiako Estatua eroso sentitzen da bere jarrera inmobilistan. Ez du inolako urratsik eman nahi konponbide demokratikoaren alde. Urtarrilaren 7an Bilbon euskal preso politikoen eskubideen alde izandako mobilizazio erraldoiari emandako erantzuna “Parot” deituriko doktrinari eustea izan da.

Ezker Abertzaleak, gatazka bide politiko eta demokratikoen bidez konpontzeko egindako apustuari emandako erantzuna: Bateraguneko lagunei ezarritako 10 eta 8 urteko kartzela zigorra.

Orain, D3M eta Askatasuneko lagunei tokatu zaie epaileen aurrean agertzea, beraien artea Eli Zubiaga getxoztarra epaituko dutelarik. Baina gaur, hemen, gogora ekarri nahi dugu, gure herrian badirela beste auzi politikoetan auzipetuak diren herritarrak: Jose Luis Franco, Maite Amezaga, Imanol Beristain, Gabi Basañez eta Marije Fullaondo.

Gaur, irudikatu dugu gure aldarrikapena: epaiketa politikorik ez! Datorren hilabetean jarraitu beharko dugu lelo hori Euskal Herriko bazter guztietara zabaltzen. Eta Algortako kaleetan, badugu hurrengo zita: apirilaren 26an egingo dugun eskualdeko manifestazioan, “Epaiketa politikorik ez! Eskubide guztiak proiektu guztientzat!” aldarrikatzeko.

Utzi iruzkina

Erandio | Bost auzipetuak etxean dira, epaituko dituzten jakin gabe


Argazkian, ia ehun lagun bildu dira gaurko asanbladan (ukberri.net)

>> ukberri.net: Etxean daude Erandioko bost auziperatuak, epaituko dituzten jakin gabe

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratu dute gaur goizean Mikel Urriz, Angel, Txantxel eta Jon Vecchio Erandioko Hegoalde kultur elkarteko kideek eta Iñaki Duñabeitia auzoko jai batzordeko presidenteak. Marlaskak 2011ko San Agustin jaietako liburuxkan agertutako iragarki batengatik terrorismoaren goratzea leporatuko dien ez du iluntzerako oraindik erabaki. Halere, Izan ere, arratsaldeko 20:30ean, Hegoaldeko auziperatuek beraiek azaldu dutenez, “inpresioa eman digu gauzak oso landuta ez zituztela. Marlaskak mahai gainean zuen espedientea, baina fiskala bera ere ez da agertu deklarazioan”. Erandioztarrek hamarna minutu izan dituzte epaileari erantzuteko. Iñaki Duñabeitia jai batzordeko presidenteak izan ezik akusatuek berretsi dute Erika Bilbaoren argazkia agertzen den iragarkia ezagutzen zutela eta berau “laguntasunagatik” jarri zutela, “Erika Hegoalderekin egon delako eta lagunak garelako eta beren gurasoen lagunak ere garelako”.

Erika Bilbao bazkide presoari egindako oroigarria, gainera, “gauza arrunta” dela azaldu dute. Horrela, epailearen galderei erantzunez gogoratu dute Hegoalde kultur elkarteak hildako bazkideak ere gogoratzen ohi dituela.

Bestalde, goizeko unerik “bitxiena” heldu da epaile bilbotarrak Arrano Beltzaren inguruan “ETAren ikurra zela edo ETAk erabiltzen zuela bagenekien” galdetu dienean. “Guk hori, arrano arrano dela, Nafarroako erresumaren sinbolo bat, erantzun diogu”.

Monasterioren dimisioa eskatu dute

Orokorrean uste dute “gutxi gora behera ondo joan dela dena”. Eta orain emaitza itxaroterik besterik ez dute: “Marlaskaren eskuetan dago hau aurrera eramatea, juiziora eramatea, ala artxibatzea. Kepa Landa gure abokatuak eskatuko du artxiboa, baina hemen ez dakigu zelan joango diren gauzak. Nahiz eta gauzak deklarazioetan ondo joan, gero ez dakizu magistratuak zer erabakiko duen”.

Zain egongo ez diren lekua Erandio da. Bertan, auzia salatu behar dutelakoan daude: “EAJrekin eta Udaleko arduradunekin hitz egingo dugu bai jai batzordearen aldetik, baita Hegoalderen aldetik ere esateko ‘hau zuen ardura da, zuek hasi duzue historia guzti hau, ea zer egiten duzuen orain'”. Hegoaldek dagoeneko Arrizen Monasterio zinegotziaren dimisioa eskatuko duela iragarri du eta baliteke jai batzordeak berdina erabakitzea. Hegoaldeko kideen arabera, Herritarren Segurtasunerako zinegotziak “kriston ardura dauka bai mobida honetan, bai gaztetxearen historian, baita hemen errepresioaren inguruan mugitzen den guztian ere, beti laguntzaile eta arduradun moduan”.

Azkenik, “Auzitegi Nazionala eta Espainiako botereen jokoa presoen izaera politikoa eta elkartasuna isilaraztea” delakoan, “kontrakoa” egitera deitu dute: “presoen egoera eta presoak askatzeko eskaera kaleratzea”. Azkenik, bere babesa eman dieten ehunaka auzokideei eskerrak eman dizkiete bost auziperatuek.

>> gara.net: Marlaska sitúa el Arrano Beltza como «símbolo de ETA» al citar a cinco vascos

Utzi iruzkina

Auziperatutako bost erandioztarrak babestu dituzte 300 auzokidek

>> ukberri.net: Auziperatutako bost erandioztarrak babestu dituzte 300 auzokidek

Altzagako 300 auzokidek baino gehiagok agerraldia egin dute gaur eguerdian, Fernando Grande-Marlaskak deklaratzera deitutako bost erandioztarrei bere babesa emateko. Mikel Urriz, Angel, Txantxel eta Jon Vecchio Hegoalde kultur elkarteko kideri zein Iñaki Duñabeitia auzoko jai batzordeko presidenteari elkartasuna agertzeaz gain, auzotarrek adierazpen askatasunari egindako “eraso larria” salatu egin dute. Izan ere, 2011ko San Agustin jaietako liburuxkan agertutako iragarki batengatik terrorismoaren goratzeagatik auzia zabalduko duen erabakiko du bihar Grande-Marlaskak, bost auzokideak eta Fiskaltza entzun ondoren. Argazkian, gaurko agerraldia.

Publizitatean, besteak beste, Ekin erakunde politiko ilegalizatutako kidea izatea leporatu zioten eta Hegoaldeko bi bazkideren alaba den Erika Bilbao preso prebentiboaren argazkia, Arrano Beltza eta “Erika maite zaitugu” eta “Euskal presoak etxera!” leloak agertzen ziren. Baina, bihar goizaldetik egingo duten Madrilerainoko bidaia horretan auziperatuak ez direla bakarrik joango adierazi dute, “herri oso baten” elkartasuna eta babesa izango baitute. Gainera, dozena bat lagun bidaiatuko dira haiekin.

Bestalde, Altzagako jai batzordea orain arteko jai ereduan berretsi da, “jaiak herritik herriarentzat” antolatu behar direlakoan. Ildo horretan, jai-liburuxkan zentsura lekurik ez duela azpimarratu du.

Era berean, Udalari “bere inplikazio zuzena” eta herritarrak “bakarrik ez” uzteko eskatu diote auzokideek. Agerraldia amaitu orduko, kalejira burutu dute herritik eta, besteak beste, EAJ eta PSE-EEren egoitzen aurretik igaro dira.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko 3. instrukzio epaitegian gertatuko denaren berri arratsaldeko 8:30ean emango dute, Altzagako Ibarra kalean egingo duten asanblada informatiboan.

Auzokideek irakurritako komunikatua

Adierazpen askatasunaren alde, inposizioaren kontra, utzi Erandio bakean!

Gaur hemen gaude azken egun hauetan gertatutakoaren berri emateko. Bihar, urtarrilak 9, Erandioko 5 pertsona Madrilgo Auzitegi Nazionalera joan beharko dute, Grande-Marlaska epaileak deituta. Ustez terrorismoa goraipatzeaz inputatuta, Erandioko jaietako liburuxkan agertutako iragarki baten argudiopean. Bost pertsona hauen artean jai batzordeko eta Hegoaldeko kultur elkarteko kideak daude eta inputazioak Hegoalderen iragarkian du jatorria, non Erandioko preso batekiko maitasuna adierazten zen.

Egoera hau adierazpen askatasunaren kontrako eraso larritzat hartzen dugu: lotsagarria. Madrilera joan beharko dutenekin gaude. Astelehenean ez dute soilik bost pertsonek bidaia egingo, baizik eta herri oso batek. Elkartasuna eta babesa eskutik helduta, Auzitegi Nazionalera egingo du bidaia Erandioko herriak.

Jaietako liburuxkan Erandioko komertzioei haien publizitatea jartzeko aukera ematen zaie eta bertan norberak askatasun osoz diseinaturiko iragarkia jartzen du. Jai Batzordeak ez du hauen diseinuetan esku hartzen. Adierazpen askatasunean sinesten duelako eta beraz argi du ez dela ezertaz damutzen.

Egun Euskal Herriak bizi duen garai itxaropentsu honetan, horrelako erasoek ez dute kabidarik. Gatazkaren konponbiderako mesedegarria izan daitezkeen pausuak eman beharrean oztopoak baino ez dizkiote jartzen herri honi.

Guzti honengatik, honen erantzulei hurrengoa eskatzen diegu:

Lehenik eta behin, inolako zentzurik ez duten inputazio guzti hauekin bukatzea eta bertan behera uztea. Utz dezatela herria bakean. Jaiak herritik herriarentzat antolatuak izan dira eta horrela izaten jarraituko dute inolako inposaketa eta presiorik gabe, askatasunean.

Egoera horrela jarraitzen duen bitartean, herriaren eremu desberdinetatik erantzun beharra aldarrikatzen dugu eta herriko instituzioei, gehien bat Udalari, bere inplikazio zuzena eskatzen diegu. Ez ditzatela herritarrak bakarrik utzi.

Beti jai partehartzaileen alde lan egin dugu. Jaietan gertatzen den guztiaren parte sentitzen gara eta, beraz, gure sostengu osoa ematen diegu inputatuei eta jai eredu honi.

Utzi Erandio bakean!
Gora jai herrikoiak!
Gora Erandio!
Gora San Agustin!

Gaurko agerraldia eta kalejira iruditan

Utzi iruzkina

Erandio | Bost lagun Audientzia Espainolera deitu dituzte jaietako liburuxkan preso baten argazkia jartzeagatik


Argazkian, iragarkia.

>> ukberri.net: Altzagako jaietako iragarki batengatik Auzitegi Nazionalera deitu dituzte bost erandioztar

Altzagako 2011ko San Agustin jaietako liburuxkan agertutako iragarki batengatik, Madrilera deklaratzera deituak izan dira Erandioko Hegoalde kultur elkarteko zuzendaritzako lau kideak eta jai batzordeko burua, Bildu koalizioak jakinarazi duenez. Bostei “terrorismoa goratzea” leporatzen diete. Hain zuzen ere, astelehenean, urtarrilak 9, aurkeztu beharko dira Espainiako Auzitegi Nazionaleko 3. instrukzio epaitegian, hau da, Fernando Grande-Marlaska epailearen aurrean. Publizitatean, besteak beste, Ekin erakunde politiko ilegalizatuko kidea izatea leporatu zioten eta Hegoaldeko bi bazkideren alaba den Erika Bilbao preso prebentiboaren argazkia, Arrano Beltza eta “Euskal presoak etxera!” leloa agertzen ziren. Erandioko Bilduren ustez, “lotsagarria da, adierazpen askatasunaren aurkako erasoa izateaz gain, halako iragarki batengatik Espainiako epaitegi zentral batek diligentziak hastea”. Horren harira, Mikel Urriz, Angel Txantxel eta Jon Vecchio Hegoaldeko kideak eta Iñaki Duñabeitia jai batzordeko presidenteari elkartasuna agertzeko eta adierazpen askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratzea antolatu dute igande honetarako, urtarrilak 8, Erandioko metro geltoki aurrean, 12:30ean.

Utzi iruzkina

Ataramiñe 2011

Ataramiñe elkarteak aurtengo liburuak aurkeztu zituen atzo:

> Ataramiñe’11. Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoen 2011ko bilduma.
> Ametsen txokoan bizi naiz. Ibon Muñoa Arizmendiarrieta.
> Espetxetik at! komikia. Borxa Urberuaga.

Datorren ostiralean Mikel Antzaren Bakarmortuko kronikak aurkeztuko dituzte Donostian.

Ataramiñe’11 honetan Iñaki Gonzalo Kitxu, Alfontso Etxegarai eta Gotzon Alcalde Uribe Kostako preso eta deportatu politikoen lanak argitaratu dira.

Liburu hauek salgai izango dira Durangoko Azokan Ataramiñeren saltokian.

http://www.flickr.com/apps/slideshow/show.swf?v=109615
Argazkiak: ukberri.net

>> bizkaie.biz: Ataramiñe alkarteak hiru liburu aurkeztu ditu
>> gara.net: Lau liburu berri aurkeztuko ditu Ataramiñek Durangoko azokan
>> Gara 2011.11.26: Joseba Asensio «Kirruli» omendu du aurten Ataramiñek, duela 25 urte kartzelan hildako bilbotarra

>> Wikipedia: Ataramiñe
>> Ataramiñeren webgunea: literaturakoadernoak.org

Utzi iruzkina

Erika Bilbao Soto del Realetik Brievara eraman dute


Erika Bilbao (Erandio), atxilotu zuten egunean

Ostiralean Erika Bilbao Soto del Realetik atera zuten beste espetxe batera eramateko, eta gaur jakin dugu Brievara eraman dutela.

Brieva Erandiotik 439 kilometrotara dago

Helbidea

Erika Bilbao Barcena
Centro Penitenciario Avila
05194 Brieva (Ávila)

Aski da!
Sakabanaketarik ez!
Euskal presoak Euskal Herrira!
AMNISTIA ETA ASKATASUNA!

Utzi iruzkina

Erika Bilbaoren senideak omendu zituzten Erandion Azken Ostiralean

>>ukberri.net: Erika Bilbao Barzenaren senideak omendu dituzte

Pasa den ostiralean, iraileko azken ostiraleko euskal preso politikoen aldeko mobilizazioarekin batera, ekitaldi berezia egin zuten Erandion. Bertan, Erika Bilbao Barzenaren askatasuna aldarrikatzeaz gain, bere gurasoak, mutil laguna eta beste senideak omendu zituzten 70 bat auzokidek. “Dagoeneko pasatu da ja urtebete Erika indarrez gure ondotik eraman zutela eta bahituta dutenetik”, gogoratu zutenez. Izan ere, hilaren 14an bete zen urteurrena Guardia Zibilak beste zortzi euskal herritarrekin batera atxilotu zuenetik. Denbora guzti horretan, Erika ez dutela ahaztu baina norberaren egunerokotasunean murgilduta izanik, espetxearen zama hein handi batean Erikaren senide eta lagunen bizkarrengan gelditu dela onartu zuten bildutakoek. Gauzak horrela, lore sorta eman zieten gurasoei, “elkartasuna eta maitasuna” adierazteko. Era berean, “ez zaituztegu bakarrik utziko. Gu zuekin gaude, zuekin eta euskal preso eta beren familia guztiekin” agindu zieten txaloen eta amaren negarren artean.

Erika Bilbao 2010eko irailaren 14an atxilotu zuten, pasa den larunbatean disolbatu zen Ekin erakunde politiko ilegalizatuko kidea zegoelakoan. Sarekada bereko beste zortzi atxilotuek bezala, torturak salatu zituen. Egun, Soto del Real espetxean preso daukate.

Ekitaldia argazkitan

http://www.flickr.com/apps/slideshow/show.swf?v=107931

Utzi iruzkina

Azken Ostirala: Erandion Erika Bilbaoren askatasuna aldarrikatuko da

>> ukberri.net: Erika Bilbaoren askatasuna aldarrikatuko dute bihar Erandion

Bihar, iraileko azken ostiralarekin, Erandion, Erika Bilbaoren askatasuna gogoratuko dute. Izan ere, hilaren 14an urtebete pasa zen Guardia Zibilak beste zortzi euskal herritarrekin batera atxilotu zuenetik. Egun, Soto del Real espetxean preso daukate. Hartara, iluntzeko zortzietan kontzentrazioa egingo dute metro geltoki aurrean. Ondoren, pitxoak eta giro ona izango dira Hegoalde herriko tabernan.

Utzi iruzkina

Erandioko jai batzordeari “terrorismoaren goratzea” leporatu dio Ertzaintzak

>> ukberri.net: Erandioko jai batzordeari “terrorismoaren goratzea” leporatu dio Ertzaintzak

Ertzaintzak balizko “terrorismoaren goratze” delitua egotzi dio egunotan San Agustin jaiak burutzen dabiltzan Erandioko jai batzordeari. Herri horretako ezker abertzaleak UKBERRI.NETi adierazi dionez, poliziek jai batzordeko bi kide galdekatu dituzte Erandioko ertzain-etxean, Hegoalde kultur elkarteak jai-liburuxkan argitaratutako iragarkiaren gaineko azalpenak eman zitzaten. Publizitatean, besteak beste, Ekin erakunde politiko ilegalizatuko kidea izatea leporatu zioten eta Hegoaldeko bi bazkideren alaba den Erika Bilbao preso prebentiboaren argazkia, Arrano Beltza eta “Euskal presoak etxera!” leloa agertzen dira. “Dena oro har” delitua litzatekeelakoan dago Ertzaintza. Oraingoz auzia Bilboko epaitegi batera bideratu dutela azaldu du ezker abertzaleak. Epaitegi horrek kasua bertan behera utzi, bere gain hartu ala Espainiako Auzitegi Nazionalera igortzea erabaki dezake, ertzainen txostenak ikusi eta Fiskaltza zein auziperatuak entzun ostean. Hegoalde kultur elkarteak, iragarkia bere gain hartu, adierazpen askatasuna aldarrikatu eta “zentsura eta errepresioa” salatu ditu. Bitartean, jai batzordeak komunikabideei adierazpenik ez egitea deliberatu du. Argazkian, Erika Bilbao iazko irailaren 14an, atxilotu zuten guardia zibilez inguratuta.

Erandioko jai-liburuxkaren iragarkia pertsona partikular batek salatu duela zabaldu du Ertzaintzak, baina horren gaineko zalantzak ditu ezker abertzaleak. Izan ere, liburuxka argitaratu baino lehen, Erandioko Udaltzaingoaren burua inprimategitik pasa eta “poliziek edukia miatu zezaten” kopia bat Ertzaintzari helarazi ziola salatu dute. “Aurretiko zentsuraren” atzean Joseba Goikouria alkatearen eskua ere ikusten dute independentistek. Gerora, “iragarki hori arazoak zor zitzakeela” adierazi zieten Udaletik Hegoaldeko kideei, “auto zentsura bilatzen zutela”.

Ondoren, Erandioko udal ordezkari batek jai batzordeko kideengana zuzendu eta jai-liburuxkan “ez legezko kontuak egon zitezkeela eta horretaz Udala ez zela kargutuko” zinarazi zieten, beti ezker abertzaleak zabaldutakoaren arabera. Horren ostean, ezker abertzaleko kideak alkatearekin batzartu ziren, Udaltzaingoaren buruaren jardunaz eta jai batzordeari sinarazitako testuaren nondik norakoak ezagutzeko. Goikouriak ere “auto zentsura” bilatzen zuela diote, “kezka bakarra bere burua zuela”.

Azkenean, jai-liburuxka banatzen hasi eta Ertzaintzaren galdeketa etorri zen, baina bitartean ertzainek ez dituzte beraien ustez delitu-ekintza diren aleak denda, taberna eta kaleetatik erretiratu. Erandioko jai batzordeak komunikatu bat irakurri zuen publikoki gertatutakoa salatzeko eta jai batzordeak inolako deliturik egin ez duela argi uzteko.

Hegoalde kultur elkartea, herriko tabernen auzian barnebilduta dagoena, harago joan da eta hainbat kartel zabaldu ditu herritik, “diktadurapean bezala, zentsura eta errepresioa” direla salatzeko. Horretaz gain, komunikatu publiko bat ere kaleratu du.

Hegoalde kultur elkartearen oharra

Jai batzordearen jazarpenaren aurrean, Hegoalde kultur elkarteak zera dio

Ertzaintzak Erandioko Jai Batzordeari egindako inputazio larrien aurrean zera esan behar dugu: iragarkiaren ardura gurea da, ez Jai Batzordearena. Beraz, utzi pakean Erandioko Jai Batzordea, lan bikaina egiten ari da eta.

Horretaz gain, iragarki honetan ipinitakoa berresten dugu, Erika Bilbao, Erandioko neska jatorra eta gure bazkide biren alaba, kartzelan egotea guztiz bidegabea dela pentsatzen dugulako.

Hemen jokoan dagoena adierazpen askatasuna da, gure iritzia emateko eta plazaratzeko askatasuna. Baina Patxi Lopezek, Rubalcabak eta bere poliziek euskal presoekiko elkartasun ahots guztiak isilarazi nahi dute, pertsona baten argazkia erakustea delitu izateraino absurdua asmatuz.

Espainiako kaleak Franco genozidaren izenaz beterik daudenean (Erandion ere badago frankisten izenak dituzten kaleak oraindik ere), guk ezin dugu gure elkartasuna azaldu eta euskal presoen egoera bidegabea salatu. Baina elkartasuna ez da delitua eta ez gara isilduko.

Hegoalde kultur elkartea

Hegoaldearen iragarkia

Hegoaldeak kaleratutako kartela

Utzi iruzkina

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com