Archive for category Sopela

Irlandako preso politikoen gaurko egoerari buruzko hitzaldiak


Aste honetan Diarmuid Breatnach irlandarraren hitzaldi pare bat eukiko doguz gurean.

Diarmuid Irlandako preso politikoekin lanean dabilen talde bateko militante independiente bat da eta bertako presoen eta gatazkaren gaur egungo egoerari buruz arituko da.

-Ekaina 14, osteguna, 19:30, Eztabaida Gunea, Algorta.
-Ekaina 15, ostirala, 20:30, Plaza Beltza, Larrabasterra
.

EZTABAIDA GUNE ANTIAUTORITARIOA
Villamonte plaza, A4 bajo
Algorta 48991 BIZKAIA
Tlf: 94 656 29 85
eztabaida@eztabaida.org

PLAZA BELTZA KULTURGUNEA
Akilino Arriola kalea
LARRABASTERRA
EUSKAL HERRIA
plazabeltza@gmail.com

Utzi iruzkina

Urko Labeaga Murtzia II espetxera urrundu dute


Urko Labeaga (Sopela) C.P.Murcia II

Urko Villabonatik Murcia II espetxera eraman dute. Joan zen ostegunean atera zuten Villabonatik eta asteartean deitu zuen etxera Murtzian zegoela abisatzeko.

Murtzia II espetxea Sopelatik 826 kilometrotara dago

Helbidea

Urko Labeaga
Centro Penitenciario Murcia II
Paraje Los Charcos,
30191 Campos del Río (Murcia)

Sakabanaketarik ez!
Euskal Presoak Euskal Herrira!
Euskal Herriak askatasuna behar du!

Utzi iruzkina

Gotzon Alcalderi harrera Sopelan

>> sopela.net: Gotzoni harrera beroa Sopelan

Gaur arratsaldez, espetxetik atera berri den Gotzon Alkalde Sopelara etorri da eta bertan harrera beroa egin diote. Gotzonek ere han bildutako guztiak gertutik agurtu ditu eta oso giro hunkigarria eta gertua sortu du. Aurresku, luntxa eta besarkada ugari ikusi dira Sopelan. Sopelako lehenengo gaztetxearen bultzatzailea izan zen Gotzon eta oraingo Sekeko gaztetxera joan da bildutako jendeaz lagundurik. Bertan ere harrera polita egin diote. Hona hemen bideo laburpena.

Utzi iruzkina

Azken Ostiraleko ekitaldiak Uribe Kostan

>> algortako herrira: Ez dugu izaterik aske haiek gabe. Haiekin askatuko baigara gu ere!
>> algorta herrira: ARGAZKIAK

Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak aldarrikatzeko asmoz, 219 lagun elkartu ginen atzo Algortako Telletxe plazan, apirileko azken ostiraleko elkarretaratzean. Atzokoan, Amnistiaren Aldeko Mugimenduan ibilitako herrikideei egokitu zitzaien elkartasunaren kinkea hartzea. Modu horretan, urte guzti hauetan amnistiaren alde eta errepresioaren kontra aritutako lagunei gorazarre egin nahi izan die Algortako Herrira bilguneak. Bitartean, beraiek tortura, kanporaketa, sarekada, jazarpen, sakabanaketa, isolamendua eta deportazioarekin amaitu eta preso eta iheslariak etxera ekarri arte borrokan jarraitzeko deia zabaldu zuten. Horren adierazle, kanaberaz egindako espetxea apurtu ere egin zuten. Anje Duhalderen “Amnistiaren dema” entzunez eta kantatuz amaitu zen ekitaldia.

>> sopela.net: Azken ostirala euripean baina alaia

Gaur Sopelan azken ostiralaren bilkura ospatu dute. 60 lagun inguru elkartu dira presoak etxera etor daitezen eskakizuna eginez eta bizi osorako zigorra bertan behera usteko eskatuz. Euri jasaren azpian eman dute elkarretaratzearen denbora guztia baina azpimarratzekoa da guztion aurpegian zegoen alaitasuna. Zergatia argia da. Gotzon Alkalde presoa kalean dago eta Sopelan preso bat gutxiago dagoela guztien aurpegian islatu egin da. Gotzon Sopelan oso ezaguna da eta bere gazte denboran herrian proiektu askoetan partaidea izan zen. Azken ostirala hau zorionekoa izan da. Ia laster beste guztiak ateratzen diren.

Utzi iruzkina

Patas, Cotano, Sergio eta Ibairen urtebetetzeak


Gorka Garcia (Algorta), Aitor Cotano (Algorta), Sergio Polo (Sopela), Ibai Aginaga (Berango)

Apirilaren lehen astean Gorka Garcia Sertutxa, Aitor Cotano Sinde, Sergio Polo Escobes eta Ibai Aginaga Uribe Kostako preso politikoen urtebetetzeak izango dira.

Gorka Garciak eta Aitor Cotanok apirilaren 2an egingo dituzte urteak; Sergio Polok, apirilaren 4ean, eta Ibai Aginagak, apirilaren 7an,.

Aukera ona gutun bat bidaltzeko.

Gure aldetik zorionak eta eskerrik asko egunero erakusten duzuen duintasunagatik!

Helbideak:

Gorka Garcia Sertutxa
Centro Penitenciario de Algeciras
11207 Algeciras (Cádiz)

Aitor Cotano Sinde
C.P.Puerto III
11500 Puerto de Santa María (Cádiz)
(Oraintxe bertan Madrilen dago, epaiketa baterako)

Sergio Polo Escobes
Centro Penitenciario Picassent
46225 Picassent (Valencia)

Ibai Aginaga Ginea
Centro Penitenciario de Algeciras
11207 Algeciras (Cádiz)

Etxean nahi ditugu!
Aski da! Presoak HERRIRA!

Utzi iruzkina

Antonia Hernandez gogoan, 15 urte

Antonia Hernandez Rodriguez, Anjel Figueroaren amama, 1997ko martxoaren 14an hil zen auto istripu batean Alcala-Meco espetxeko bidean Anjel bisitatzera zihoanean. 75 urte zituen hil zenean.

Istripua Aranda de Dueron gertatu zen. Autoan Anjel Figueroaren aitita, amama, aita eta ama zihoazen. Aititak, Emilio Fernandez, zauri larriak izan zituen, UVIn artatu zuten, eta aurrera atera zen arren ez zen inoiz izandako zauriez errekuperatuko. Gurasoak, Carmen Fernandez eta Angel Figueroa, ere ospitaleratu behar izan zituzten.

Senideak elkarteko ordezkariek espetxe politika eta presoen sakabanaketa salatu zuten. “Antonia Hernandez sakabanaketa politikak hil du”, esan zuten. “UPN, PSOE eta PPk hil dute, espetxe politika horretan inplikatuta daudenek hil dute, diseinatu zutenek eta horren aurrean isilik jarraitzen dutenek”. Sakabanaketa krudel eta ankerra dela esan eta legez kanpokoa dela salatu zuten.

Antonia errepideetako bosgarren hildakoa izan zen fase politiko honetan, Frankismoan ere hainbat familiar hil baitziren presoak bisitatzeko bidean zihoazela. Guztira 16 lagun eta familiar hil dira urte hauetan eta ehunaka istripu bizi behar izan dituzte, azkena martxoaren 4an Patxi Uranga presoaren lagunek jasandakoa izan delarik.

Errepidean hildakoak

1982ko irailaren 29a: Rosa Amezaga eta Arantza Amezaga (Tolosa).
1990eko uztailaren 1a: Pilar Arsuaga eta Alfonso Isasi (Laudio).
1997ko martxoaren 14a: Antonia Hernandez (Getxo).
1998ko ekainaren 22a: Jose Mari Maruri (Zierbena).
1999ko apirilaren 3a: Mari Karmen Salbide (Ugao).
2000ko otsailaren 12a: Ruben Garate (Otxandio).
2001eko irailaren 8a: Iñaki Saez eta Asier Heriz (Soraluze).
2003ko otsailaren 23a: Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi (Lasarte).
2003ko azaroaren 29a: Sara Fernandez (Iruñea).
2004ko ekainaren 3a: Leo Esteban (Tolosa).
2004ko abenduaren 6a: Karmele Solaguren (Barañain).
2007ko abenduaren 25a: Natividad Junko (Oñati)

Antonia, gogoan zaitugu!
Sakabanaketarik ez!
Euskal presoak Euskal Herrira ORAIN!
Euskal Herriak askatasuna behar du!

Utzi iruzkina

Sopela | Zamorako apaiz kartzela gogoratuz eta Nikola Telleria omenez

>> sopela.net: Zamorako apaiz kartzela gogoratuz eta Nikola Telleria omenez

Pasa den ostiralean MEÑAKOZ kultura elkarteak antolatuta Zamorako apaiz kartzelaren historioa ezagutzeko hitzaldia burutu zuten. Hitzaldi honetan garai hartako protagonistek parte hartu zuten. Haien artean Alberto Gabika, Julen Kaltzada, Xabier Amuriza, Josu Naberan eta Angel Zelaieta kordinatzaile gisa. Hauek guztiak Sopelara gogo biziz etorri ziren haien testigantza emateko, liburua aurkezteko baina batez ere bere kide presoa izan zen Sopelako Apiza gogoratzeko. Guztion ahoan Nikola Telleriaren izena egon zen.

Nikola Telleria Sopelako apaiza izan zen eta herrian oso estimatua izan zen. Euskara kalseak ematen zituen eta baserrietako jendea zinez lagundu zuen. Frankiskoari aurre egiteagatik preso sartu zuten eta 12 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Kartzelan zegoelarik gaixorik jarri zen eta inolako zainketa medikurik ez zuen jaso. Mediku zaintza jaso zuenerako berandu zen eta hil baino hilabete batzuk lehenago askatu zuten bere egoera oso larria zenean. Gaur egun antzeko egoeran preso politiko batzuk badaude.

Hitzaldian egon ziren Sopeloztarrak hunkituta eta gusutura irten ziren. Hitzaldian esandakoa Sopelako historiaren pasarte garrantzitsu bat osatzen duela konbentziturik hona hemen KOSKAko lagunek egin zuten grabaketa.

Utzi iruzkina

Sopela | “Zamorako apaiz kartzela” ostiralean

>> sopela.net: El viernes en Sopela recordarán a Nikola Telleria y la historia de la cárcel Zamora

Utzi iruzkina

Sopela | Torturari buruzko hitzaldia, ostiralean

>> sopela.net: Torturari buruzko hitzaldia

Sopelako Herri Bilguneak tortura buruzko hitzaldia emango du otsailaren 10ean, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Kurtzio kultur etxean. Bertan torturak jasan dituzten euskal herritarren testigantzak entzuteko aukera egongo da. Bestalde, Euskal Herriko Torturaren Aurkako taldearen eta psikologoen eskutik, torturak eragindako ondorioak aztertuko dira.

Utzi iruzkina

Sopela | Presoen eskubideen alde

> sopela.net: Presoen eskubideen alde

Azken ostirala izan da eta berriro ere 60 auzokide udaletxeko plazan elkartu dira. Sopelako Herri Bilguneak deituta euskal presoak etxeratzeko aldarrikapena zabaldu dute. Hilabete honetan Sopelako surferoek lekukoa hartu dute eta haien ekarpena egin dute. Itsasoruntz ekimenak plazan egon dira. Surf taulak eraman dituzte eta taulen gainean presoen aldeko ikurra ipini dute. Presoen alde herri mugimendu zabala antolatzeko deia egin dute.

Utzi iruzkina

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com