Gotzon Alcalderi harrera Sopelan

>> sopela.net: Gotzoni harrera beroa Sopelan

Gaur arratsaldez, espetxetik atera berri den Gotzon Alkalde Sopelara etorri da eta bertan harrera beroa egin diote. Gotzonek ere han bildutako guztiak gertutik agurtu ditu eta oso giro hunkigarria eta gertua sortu du. Aurresku, luntxa eta besarkada ugari ikusi dira Sopelan. Sopelako lehenengo gaztetxearen bultzatzailea izan zen Gotzon eta oraingo Sekeko gaztetxera joan da bildutako jendeaz lagundurik. Bertan ere harrera polita egin diote. Hona hemen bideo laburpena.

Advertisements

Utzi iruzkina

Arkaitz Goikoetxea eta Iñigo Otazuaren urtebetetzeak


Arkaitz Goikoetxea (Getxo) Iñigo Otazua (Algorta)

Arkaitz Goikoetxea, Getxoko preso politikoak urteak egingo ditu ostiralean, maiatzaren 4an. Iñigo Otazua, Alortako preso politikoak, datorren astelehenean, maiatzaren 7an.

Aukera ona ere bada, postal, gutun edo zerbait bidaltzeko, urteak egiteaz batera beren konpromisoan eredugarri dugun pertsona berezi hauei zorionak eta eskerrak eman eta gure elkartasuna adierazteko.

Zorionak Arkaitz. Zorionak Oti. Eskerrik asko erakusten duzun adore eta kemen horregatik!

Helbideak:

Arkaitz Goikoetxea Basabe
Centro Penitenciario de Madrid VI
28300 Aranjuez (Madrid)

Arkaitz Goikoetxea Basabe
C.P.Alicante II
03400 Villena (Alicante)

Arkaitz eta Oti askatu!
Preso guztiak HERRIRA!

Utzi iruzkina

Maiatzak 6: Bizkargi Eguna 2012

>> esanlarrabetzu: Bizkargi Eguna 2012

Urtero, maiatza hasieran Bizkari eguna ospatzen dogu. Inguruko herrietako lagunak, mendi tontorrean batu eta Euskal Herriaren alde, horrenbeste eman zutenak gogoratzeko eguna eta ekitaldia izaten da Bizkargikoa.
Oraindik, ondo gogoan ditugu, 1937an tropa frankisten kontra, eta Euskal Herriaren alde bertan borrokan ibilitako gudariak. Sekulako adoreagaz ibili ziren, gau eta egun, Bizkargiren defentsan. Bataila itzelak izan ziren bertakoak, eta gure erresistentziaren ikur bilakatu da gerora Bizkargiko tontorra. Jagi Jagiko bi bataloieta -Zegatik ez eta Lenago hil- bertan borrokatu ziren gudariak gogoan.
Franco denboran gero, gerra galdu ostean, errepresioak jarraitu zuen Bizkargin. Bizkargi eguna, Aberriaren aldeko eguna izan da historikoki. Erregimen frankistaren poliziak, guardia zibilak… denek egin dute bertako ekitaldiaren kontra.

Gerra osteko errepresioa

Memoria ez da eten. Borrokak jarraitu du. Eta oraindik, gaur egun ere, memoria historikoa, Euskal Herriaren aldeko burruka goraipatzeko lekua izan da gure mendia. Elkartasunaren txokoa, belaunaldi barriak eta zaharrak bat egiteko mendia, inguruko herritarrak batzeko aproposa

Aurten, 1937ko gerra izango dogu bereziki gogoan. Euskal Herriari zor zaion aitortza aldarrikatuko dogu. Eta Gernikan, Durangon, Otxandion… inguruko herrietan egin dugun moduan, Bakea eta Askatasuna aldarrikatuko ditugu lau haizetara. Bizkargin. Euskal Herriaren alde.

Utzi iruzkina

Azken Ostiraleko ekitaldiak Uribe Kostan

>> algortako herrira: Ez dugu izaterik aske haiek gabe. Haiekin askatuko baigara gu ere!
>> algorta herrira: ARGAZKIAK

Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak aldarrikatzeko asmoz, 219 lagun elkartu ginen atzo Algortako Telletxe plazan, apirileko azken ostiraleko elkarretaratzean. Atzokoan, Amnistiaren Aldeko Mugimenduan ibilitako herrikideei egokitu zitzaien elkartasunaren kinkea hartzea. Modu horretan, urte guzti hauetan amnistiaren alde eta errepresioaren kontra aritutako lagunei gorazarre egin nahi izan die Algortako Herrira bilguneak. Bitartean, beraiek tortura, kanporaketa, sarekada, jazarpen, sakabanaketa, isolamendua eta deportazioarekin amaitu eta preso eta iheslariak etxera ekarri arte borrokan jarraitzeko deia zabaldu zuten. Horren adierazle, kanaberaz egindako espetxea apurtu ere egin zuten. Anje Duhalderen “Amnistiaren dema” entzunez eta kantatuz amaitu zen ekitaldia.

>> sopela.net: Azken ostirala euripean baina alaia

Gaur Sopelan azken ostiralaren bilkura ospatu dute. 60 lagun inguru elkartu dira presoak etxera etor daitezen eskakizuna eginez eta bizi osorako zigorra bertan behera usteko eskatuz. Euri jasaren azpian eman dute elkarretaratzearen denbora guztia baina azpimarratzekoa da guztion aurpegian zegoen alaitasuna. Zergatia argia da. Gotzon Alkalde presoa kalean dago eta Sopelan preso bat gutxiago dagoela guztien aurpegian islatu egin da. Gotzon Sopelan oso ezaguna da eta bere gazte denboran herrian proiektu askoetan partaidea izan zen. Azken ostirala hau zorionekoa izan da. Ia laster beste guztiak ateratzen diren.

Utzi iruzkina

Pol Asensio Zaballara hurbildu dute, alaba ikusteko

>> Algortako Herrira: Zaballan daukate jada Pol Asensio

Asteartean Alacant aldeko Villena espetxetik atera ostean, atzo iritsi zen Zaballako kartzelara Pol Asensio Millan preso politiko algortarra. Duela aste batzuk izandako alaba ikusten noiz utziko duten zain daude orain familiarrak, Polen amak baieztatu digunez.

Pol askatu!
Preso eta iheslariak herrira!

Utzi iruzkina

Etxerat | 2012ko apirileko buletina

>> boletina ikusi edota deskargatzeko: HEMEN.pdf

Etxeraten 2012 martxoaren hilabetekariak kartzeletako erradiografia eta gertakariak jasotzen ditu. Ale honetan:

Sarrera
Espetxea eta osasuna (dossierra)
Bizi osorako espetxe zigorra (dossierra)
Iheslariak
Gertaera larriak
Bestelako gertaerak
Askatasunak, espetxeratze eta lekualdatze zerrendak

Uribe Kostako presoak

>> ukberri.net: EPPKko eskualdeko zortzi presok “baldintzapeko askatasunean” beharko lukete, Etxeraten arabera
Post osoa irakurri »

Utzi iruzkina

Gotzon Alcalde kalera!

Gotzon Alcalde kalera irten da Valdemoro espetxetik. Gurasoak espetxera iritsi direnean zain zegoen Gotzon kalean.

Lehen harrera AZKEN OSTIRALEAN egingo zaio, bihar, Algortan

Gaur goizean Auzitegi Espainolean epaitu dute. Epaiketan 18 urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak. Baina tribunalak libre uztea erabaki du, iturri juridikoen arabera Frantziako kartzeletan dagoeneko kolaborazioagatik ezarritako zigorra beteta zuelako.

>> europapress: La Audiencia Nacional deja en libertad al etarra que alegó que su granada era “un adorno de la Guerra Civil”

Ongi etorri, Gotzon!
Preso guztiak HERRIRA!
Euskal Herriak askatasuna behar du!

Utzi iruzkina

Algorta | Eskubide zibil eta politikoen aldeko ekitaldia larunbatean

Utzi iruzkina

Gaur epaitu dute Gotzon Alcalde Auzitegi Espainolean

Fiskalak 18 urteko espetxe zigorra eskatu du. ETAko Bizkaiko taldeak Algortako kuartelaren kontrako ekintza bat prestatu zuen, eta prestaketa horretan parte hartu zuela leporatu diote.

Gotzonek ukatu egin du inolako ekintzatan parte hartu zuenik, ETAko militanteak lagundu zituela aitortu arren. Epaiketan Patxi Markesek eta Iñaki Bilbaok deklaratu dute lekuko gisa. Hauek esandakoaren arabera, Gotzonek laguntza ematen zuen hainbat kontuetan, baina inoiz ere ez ekintzak egin edo prestatzeko. Zer egiten zuten ez zioten inoiz kontatzen, segurtasunagatik ere.

>> europapress: Un etarra que guardó una granada dice que era “un adorno de la Guerra Civil”
>> que: El etarra Gotzon Alcalde niega haber planeado un atentado contra una patrulla de la Guardia Civil

Gotzon askatu!
Epaiketa politiko gehiagorik ez!
Preso guztiak HERRIRA!

Utzi iruzkina

Apirilak 27, AZKEN OSTIRALA


Algortako kartela


Leioako kartela

Utzi iruzkina

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com