Algorta | Herrian bat gehiago! Ongi etorri Rosales!


Argazkiak -algortako herri ekimena-

>> Algortako Herri ekimena: Herrian bat gehiago! Ongi etorri Rosales!
>> ukberri.net: Jon Rosalesi ongi etorria eginez, herrian “bat gehiago” direla ospatu dute Algortan

“Algortan bat gehiago” leloari helduz, 230 lagun inguruk ongietorria egin genion atzo Jon Rosales preso ohiari. Hala ere, herrian beste 19 gura ditugula argi utzi nahi dugu. Bi ertzainen zaintzapean, ekitaldiaren berotasuna areagotu zuen Tellagorri plazako txikitasunak. Behin txapela jantzita, lagunek eskainitako agur dantzak, kartzela-kide izandako Jose Camacho hernaniarraren gutunak, Etxeraten izenean Arkaitz Goikoetxea presoaren amaren eskutik jasotako opari eta besarkadak… piztu zuten Rosalesen irribarrea. Ohi bezala, aurretik espetxetik irtendako azken algortarrak, kaso honetan Aitor Artetxek, eman zion askatasunaren giltza. Bertan bildutako guztiok, berriz, bertsoak abestu genizkion, banatutako paperak eskuan. Behin ekitaldia bukatuta, poteoa eta afaria izan ziren, gaueko ordu txikietara arte.

Euskal preso eta iheslari politikoak etxeratzeko guztion indarra beharrezkoa da. Hori horrela, ekin lanari! Algortako Herrira bilguneak asteazkenero egiten du batzarra, 19:00etan, Aldai patronatuan.

Ongi etorri Rosales!
Preso guztiak herrira!
Euskal Herriak askatasuna behar du!

  1. Utzi iruzkina

Utzi iruzkina

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com