Ongi etorri, Beris!


Argazki gehiago: Algortako HERRIRA

Arratsaldeko 21:00etan irten da Iker Beristain Soto del Realeko espetxetik kalera. Fidantzarik gabe kaleratu da, oraindik kolaborazio karguak mantentzen badizkiote ere. Espetxeko atarian zain zituen etxekoak eta lagunak, eta Euskal Herriko bidea hartu dute lehen besarkatu eta musuen ostean. Algortara 01:30etan iritsi dira. Herrian ere 200 lagun inguru zituen zain, eta bengala gorrien artean sartu da auto karabana luzea jende artera, guztien txaloen eta oihuen artean. Besarkadak, malkoak, irriak, lagunak, kartzelan izandako kideak… denak elkartu dira Berisi harrera egin eta kaleko lehen une horietako berotasuna emateko. Lorak eskaini dizkiote, aurreskua, bertsolariek adarra jo, bere determinazioa goraipatu, kartzelan gelditu direnak ogoratu eta… surf taula berria eskaini ere egin diote. Gero ongi etorri, zorionak eta eskerrak ere eman eta Euskal Preso Politikoen Kolektboaren indarra azpimarratu egin du hizlari batek, aurrera egiteko lehentasuna eta dugun konpromiso nagusia presoak eta iheslariak ekartzea dela gogoratuz. Berisek eskerrak eman dizkie bertaratu diren guztiei, lagundu duten guztiei, eta gogora ekarri du preso eta iheslariak herrira atoan ekartzeko dugun beharra. Sasian dagoen jendea gogoratu du bereziki, horiek guztiak ere herrira ekarri behar ditugula esateko. Berriro eskerrak emanda amaitu ditu bere hitzak, Eusko Gudariak kantatu, jendea agurtu, tabernako hormatik argazkia kendu eta gaueko giro beroan murgildu dira guztiok, Beris berriro herrian edukitzearen postasunarekin eta oraindik ekarri behar ditugun guziak gogoan.

Ondi etorri, Beris!
Preso eta iheslari guztiak HERRIRA!

  1. Utzi iruzkina

Utzi iruzkina

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com