Bi urteko espetxe zigorra ezarri diote Ion Etxegarairi


Argazkian, Etxegarai atxilotu zuten egunean auzokideek egindako protesta. (ukberri.net)

>> Auzitegi espainolaren sententzia.PDF
>> Sententziarekin bat ez datorren tribunaleko epailearen bozka.PDF

>> ukberri.net: Bi urteko espetxe zigorra ezarri diote Ion Etxegarai sopeloztarrari

Espainiako Auzitegi Nazionalak bi urteko espetxe zigorra ezarri dio Ion Etxegarai Begoña sopeloztarrari, hainbat albiste agentziek zabaldu dutenez. Tribunalak “frogatutzat” eman du mutila “2002ko martxoaren 15ean Algortako Iturgitxi kaleko La Caixaren kutxazain batean lehergailu bat jartzen ibili zela”. Horretaz gain, 17.199 euroko kalte-ordaina eman beharko dio aipatu bankuari Etxegaraik. Hala ere, Jose Ricardo de Prada epailearen kontrako iritzia izan du sententziak. Magistratuaren arabera, “kale borroka ekintza bat ez da automatikoki terrorismo ekintza bat bailitzan hartu behar”. Horri jarraiki, delitua “preskribatuta” eta gaztea “zigorrik gabe” egon beharko lukeela uste du De Pradak. 2010eko azaroaren 24an atxilotu zuten Ion Etxegarai, bere kabuz epailearengana aurkeztera zihoanean. Handik lau hilabetera, martxoaren 30ean, askatu zuten, 20.000 euroko fidantza ordaindu ondoren.

>> europapress: Un juez: la ‘kale borroka’ no puede considerarse automáticamente terrorismo
>> eleconomista: Un juez de la Audiencia pide que no se califique de terroristas los actos de la ‘kale borroka’

  1. Utzi iruzkina

Utzi iruzkina

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com