Algorta | Gazteak ere presoen eskubideen alde


Argazkiak: UKBERRI.NET

>> ukberri.net: Presoen eskubideen alde ekiteko prestutasuna aldarrikatu dute gazteek Algortan

>> argazki gehiago HEMEN

Euskal preso politikoen aldeko baraualdian gaur gazte mugimenduaren txanda izanik, “beraien parte hartzea ekiditeko estatuek darabilten saiakerak” irudikatu dituzte neska-mutilek Algortako Telletxe plazan. Ohartarazi dutenez, “ez ditugu onartuko sakabanaketan, torturan, bizi osoko espetxe zigorrean eta isolamenduan oinarritutako mehatxuak. Uribe Kostako gazteok ere amnistiarainoko bidea egingo dugu, eta bide honetan lehen lerroan egongo gara Euskal Herriarekin batera”. Batetik, Donostian atzo abiatutako barauarekin bat egin eta, bestetik, “momentu honetan, gazteok dugun indarra argi eta garbi erakustera” deitu dute: “herrian eta institutuan egon daitezkeen kontzentrazioetara joanez, tabernetan presoen egoera salatuz, gure auzoetako pareta danak margotuz, etxean ikurra jarriz… edonola egin dezakegu, eta egingo dugu!”, azpimarratu dutenez. Horrenbestez, udaletxeen aurreko biharko elkarretaratzeetan, abenduaren 30eko azken ostiralean eta urtarrilaren 7ko herri mobilizazio orokorrean izango direla adierazi dute.

Gazteek Algortan eskuz esku banatutako idatzia:

Gazte borrokaz presoak etxera!

Gazteok argi daukagu momentu historikoa bizitzen ari garela; baina badakigu baita ere une hau historiara nola pasatuko den irudikatzea gure ardura dela. Estatuek saiakera huts bilakatu nahi dutena, guk garaipenaren bidean azken pausuetariko bat bihurtuko dugu. Eta bide horretan ezinbestekoa izango dugu amnistia eskuratzea.

Gure aurrean zabaltzen den ziklo politiko berri honetan, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak argi utzi du bere borrokarako grina, eta “bizi dugun prozesu politikoaren ausardiaz, arduraz eta baikortasunez euren ekarpen aktibo eta positiboa egiteko nahia”.

Honen aurrean, Uribe Kostako gazteriak ez du zalantzarik izan behar: preso politikoak subjektu politiko diren heinean, euren parte hartzea ekiditeko saiakera oro geldiarazi behar da. Ez ditugu onartuko sakabanaketan, torturan, bizi osoko espetxe zigorrean eta isolamenduan oinarritutako mehatxuak! Uribe Kostako gazteok ere amnistiarainoko bidea egingo dugu, eta bide honetan lehen lerroan egongo gara Euskal Herriarekin batera.

Horregatik, aspaldi hasitako bide hori irudikatzen jarraitzeko, Euskal Herriko hainbat eragilek martxan jarritako gose grebarekin bat egiten dugu, eta gu ere Donostian egongo gara; baita Uribe Kostan ere. Momentu honetan argi eta garbi erakutsi behar dugu gazteok dugun indarra. Herrian eta institutuan egon daitezkeen kontzentretara joanez, tabernetan presoen egoera salatuz, gure auzoetako pareta danak margotuz, etxean ikurra jarriz… edonola egin dezakegu, eta egingo dugu! Gazte borrokaz presoak etxera! Eta pausu honen ostean beste bat emango dugu biharko udaletxeen aurrean deitutako elkarretaratzean, eta beste bat abenduaren 30ean, azken ostiralean, handik egun batzuetara beste urrats bat emateko. Ez dezatela esan Uribe Kostako gazteekin ezin izango dutela kontatu. Gu ere joango gara Bilbora, eta gurekin batera, kolosala izango da!

  1. Utzi iruzkina

Utzi iruzkina

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com