Sopela | Herri Bilgunea aurkeztuko da ostiralean


Iazko Gabonetako argazkia (sopela.net)

Ostiralean, abenduak 16, Herri Bilgunea aurkeztuko da Sopelako Udaletxeko Aretoan, 19:00etan, emandako lehen urratsak azaldu eta urtarrilaren 7ko HERRI MOBILIZAZIO OROKORRAri begira Sopelan burutuko diren ekimenen gaineko informazioa emateko.

Euskal Preso eta Iheslari politikoen aldeko Herri Bilgunea irekita dago Euskal Herriko egoera politiko berrian parte hartu nahi duten guztientzat eta bere helburua, amnistia osoa lortzeko bidean, espetxeetako muturreko egoerak konpondu eta euskal preso politiko guztiak Euskal Herrira ekartzea da lehenengo fase batean.

Bestalde, ostiralean bertan, elkarretaratzea egingo da 12:00etan Udaletxeko plazan.

>> sopela.net: Este viernes actos a favor de los derechos de los y las presas políticas vascas en Sopela

  1. Utzi iruzkina

Utzi iruzkina

  • Atalak

  • Artxiboa

  • idatzi zure e-posta helbidea

  • etengabe[abildua]gmail.com